1984an sortua, Herri Urrats elkarteak urtero, maiatzaren bigarren igandean Senpereko Aintziran, Herri Urrats besta antolatzen du. Lehen urtean, 5000 lagun bildu zituen elgarretaratze horrek urtez urte arrakastatsuagoa izan da. Gaur egun Euskal Herriko euskalzale guziak biltzen dira euskara eta Seaskako ikastolak sustengatzeko.
Besta honen helburua dirua biltzea da, Seaskak behar duen finantzamendua, lanak edo eraikin proiektuak dituzten ikastolak laguntzeko. Maiatzaren 10 honetan iraganen den Herri Urratsen 32. edizio honek ohiko beharrei erantzuteaz gain, Ziburuko ikastolaren beharrei erantzun beharko dio, behin betiko aterabide baten aurkitzeko.