Eneko Bidegain

Eneko Bidegain

Enseignant en communications audio-visuelles à l'Université Mondragon. Ex-journaliste de Berria. Ecrivain.

Uztaritzen uztartzen?

Enbata Hilabetekariko Sar Hitza - Uztarritik lotzen dira bi idi, elkarren indarrez tira egin diezaioten orgari. Baina idi batek bide batetik joan nahi badu eta besteak bestetik, zer gertatzen da? Halako uztartzeak zama bihurtzen dira laster. Are gehiago, itzainak agintzen duena ez denean idiak nahi duena.

Herriko Etxe guztietan bezala, Uztaritzen ere, itzaina prefeta da, hark markatzen du norabidea, hala nola Frantziako legedia. (...)


Autorik gabeko mundua

Enbata Hilabetekariko Sar Hitza - Jar gaitezen bide bazter batetik errepidera begira. Bost minutuz. Eguneko edozein tenoretan eta edozein bidetan. Eta zenba dezagun bost minutu horietan zenbat pertsona pasatu diren ibilgailu batetik.

Amets egitea doan eta libre baita, irudika dezagun garraio pribatu eta indibidualik gabeko mundu bat. Mundu horretan izanen lirateke garraio publiko eta kolektiboak (trenak, autobusak, tranbiak, hibridoak…) behar adina maiztasunekin, denek jarririk bidaiatu ahal izateko eta lineen arteko konexio onak segurtatzeko. (...)


Laido euskarari

Enbata Hilabetekariko Sar Hitza - Euskarak ez du behar lekuño bat erdararen –nagusiaren– ondoan. Euskarak ez badu bere leku osoa, ez bada duintasunez erabiltzen, ez da biziko. Denek dakigu frantsesa edo espainola, eta hainbatek biak. Euskara ez da beharrezko, komunikazio hizkuntza nagusia bi horietako bat baldin bada eta euskara forma hutsagatik erabiltzen bada. Ez bada beharrezko, ahultzen segituko du. Eta epe ertainera desagertuko da.

Euskararen aldeko mugimenduak hats berri bat, diskurtso berri eta erradikalago bat behar ditu. Bestela, euskararen espazioak oraino gehiago irensten eta zangopilatzen segituko dute frantsesak eta espainolak. (...)


Herenegun

Enbata Hilabetekariko Sar Hitza - Agintariek ba ote dute kezkarik urtero indarkeria matxistak erailtzen dituen emazte kopuruari dagokionez? Kezkatzen ditu bikotekide batek bestearen gain duen kontrolak eta indarkeriak? Hartzen ote da hainbeste ardura haurrei eskoletan genero berdintasunaren garrantzia azaltzeko? Emazteen zapalkuntza baztertzea helburu duen sexu heziketa bat egiteko eta pornografiaren kalteez ohartarazteko? Ba ote dago sentsibilizazio lanik faxismoaren kalteei aurre egiteko? Nola ulertu eskuin muturraren gorakada, bereziki gazteen artean, laster ehun urte beteko direnean Europako gertakari ilunenak hasi zirenetik? Ez ote da programa bat prestatu behar intolerantziaren eta arrazakeriaren kontra?

Horretaz ez dago kalapitarik Eusko Jaurlaritzan edo beste erakundeetan, ez baita eztabaidatzen ere. Haatik, gaitzeko zalaparta sortu du Herenegun programak. (...)


Irakasle eskasia eta frantsesa

Enbata Hilabetekariko Sar Hitza - Urterokoak dira Frantziako Hezkuntzaren eta Seaskaren arteko kalapitak, lanpostuen harira. Aldi berean, Frantziako ikuskari akademikoek diote sare publikoan falta dutela euskaraz irakasteko gaitasuna duen jendea, gero eta handiagoa den eskaerari aurre egin ahal izateko.

Ahalkerik gabe erraten dute euskarazko irakaskuntza zabaldu behar dela, baina ez dagoela irakaslerik, ohartu gabe edo kontuan hartu gabe Bidasoaren bestaldean ehunka gazte daudela irakasletza ikasketak egin dituztenak eta oraino lanik gabe daudenak. (...)


Kanakytik Kaledonia Berrira

Enbata Hilabetekariko Sar Hitza - Kanaky eta Kaledonia Berria. Bi izen, leku berarentzat. Lehena da hango autoktonoek ematen zioten izena; bigarrena, kolonoek. Kaledonia zen oraingo Eskozia. Eta James Cookek Kanakyko uharteak aurkitu zituenean, bere aitaren sorlekuaren omenez, Kaledonia Berria izena eman zion artxipelago hari. 1860an, Frantziak konkistatu eta kolonizatu zituen hango lurrak, eta geroztik, Kaledonia Berria Frantziaren kolonia baten izena da.

Ez da gauza bera, beraz, Kanakyk erabakitzea edo Kaledonia Berriak erabakitzea. (...)


Heroiak ez, biktimak

Enbata Hilabetekariko Sar Hitza - Duela ehun urte bukatu zen munduan sekula izan den sarraski handienetako bat: Lehen Mundu Gerra. Milioika lagun hil ziren, “estatunazioen” eraikuntza garaian eta estatu haien arteko norgehiagoka giroan lehertu zen gerla hartan. Nazionalismoen talka hark suntsitu zituen milaka bizi, milaka familia, baita Euskal Herrian ere. 6.000 euskaldun hil ziren, Frantzia defendatzeagatik; beste milaka lagun zauritu ziren, beso bat, zango bat edo aurpegi zati bat galdurik; eta milaka desertore eta intsumitu ere izan ziren.

Ohore handienak jaso dituzte hildakoek, oroitarri, urteroko omenaldi eta guzti. Desohorea, aldiz, desertoreek, intsumituek eta haien familiek. (...)


Euskararen aldia

Enbata Hilabetekariko Sar Hitza - Erabiltzen ez den hizkuntza bat herdoiltzen da, eta herdoilak hiltzen du. Euskaraldiak erabiltzaileengan jartzen du arreta, eguneroko bizian euskaraz mintzatzeko leku gehiago aurki dezagun. Euskara hainbesteraino itzalean egoteak eragiten du, leku anitzetan, uste izatea gure solaskidea erdalduna dela. Farmaziara, saltegira, okindegira, ostatura eta noranahi joatean, lehen hitza erdaraz egin ohi da gehienetan, eta horrek elkarrizketa erdarara darama.

Euskarak lege babesik ez edukitzeak eta euskaldunak demografikoki gutxituak izateak eragiten du euskararen ikusezintasuna, euskaldunen beren begietan ere. Ondorioz, autoestimu eta auto-konfiantza falta dute euskaldunek (norbanakoek), eta horrek eragiten du euskara oraino gutxiago erabiltzea. Gurpil zoroa. (...)


Lizarra-Garazik 20 urte

Enbata Hilabetekariko Sar Hitza - Irail honetan hogei urte beteko dira Lizarrako Akordioa sinatu zenetik, gerora Lizarra-Garaziko akordio gisa ezagun egin zena. Akordioko testutik harago, orduko testuingurua, giroa eta helburu orokorrak azpimarratu behar lirateke.

Urrun gaude nazio eraikuntzaren arotik, urrun EAE arbuiagarri zen eta lurralde zatiketa onartezintzat jotzen zen garaitik. (...)