Opinion
Herritar eskubideak, herritar aktiboak
Gure esku dago (GED) herritarren dinamika bat da, nahi duen guziari idekia. Ez da ideologia edo proiektu politiko konkretu bat, jarrera bat baizik. GEDk herritarren parte hartzea bultzatu nahi du, alderdi, erakunde, egituretatik haratago/urrunago. Gutariko bakoitza parte hartzera eta erabakitzeko eskubidearen inguruan gogoetatzera gomitatzen duen dinamika da.
Ipar Euskal Herrian, ere dinamika martxan da. Euskal herritarrek haien etorkizuna hautatzera lortu dezaten. Horrek adibide anitz ditu gure egunerokotasunean: zein lurralde antolaketa nahi dugun, zein garraio eredu nahi dugun, laborantza eredu, zein hizkuntza sistema nahi dugun etab. Horretan herritarrok pizu gehiago ukaitea aldarrikatzen dugu. Hitz-ordu ezberdinak antolatzen ari dira herriz herri eta hitz ordu nagusi bat ere finkatua da Ekainaren 21an Baionan.