Ez gaitu abstentzioak kezkatzen

lego-708088_960_720

Gabi Daraspe

Frantziar Estatuko alderdi politiko instituzional guztiak kezkatuak agertu dira departamenduko eta eskualdeetako hauteskundeetako lehen itzulian izandako abstentzio historikoaz (Estatu mailan %67 inguru, eta 18 – 24 urtekoen artean %87 inguru). Baina zer da, funtsean kezkatzen dituena? Gizarteak «politikarekiko» galdua duen interesa edo ilusioa. «Politika» hori ordea, politika instituzional burgesa da, hots, esplotazioan oinarritua den, eta hainbat zapalkuntza sortzen dituen gizarte eredua kudeatzeko lehia. Estatu burgesaren lehen funtzioa, bere organo lokalenena (departamendua, hirigune elkargoa, herriko etxea) barne, orden burgesa mantentzea baita.

Instituzio burgesaren kudeaketa soila jomugatzat duen « politika » gainditu, eta gizarte antolaketa irauli nahi dugunontzat abstentzioa ez da datu kezkagarria. Halako perspektibarik gabe hauteskundeetan parte hartzen dutenek, aipatutako sistemaren zilegiztatzean eta egonkortasunean parte hartzen dute. Erreformaren alderdiak ordea, abstentzioaren arrazoietan sakondu ordez abstentzionisten ardura indibiduala interpelatzen ari dira, hauetako batzuk errudun sentiaraziz.

Abstentzio datu historikoak kontuan hartzekoak dira, kapitalismoaren eta bere instituzio politikoen krisiaren adierazle baitira. Gizarte eredu honek geroz eta jende gehiagori etorkizun iluna ikusarazten dio. Hauteskundeetako parte hartzearen gainbeherarekin batera, Estatu aparatua autoritarizazio prozesuan da (adibide bezala har ditzakegu Segurtasun Orokorrerako eta Separatismoaren kontrako legeak), eta faxismoak geroz eta pisu ideologiko garrantzitsuagoa du. Demokrazia ordezkatzailea, burgesiaren diktaduraren forma historiko bat baizik ez da, eta demokrazia forma hartu hala ez, klase honek du gizarte egitura osoaren gidaritza eta kontrola. Itxura guztien arabera, demokrazia, burgesiaren gobernantza eredu bezala hondoratze prozesuan da.

Argi da gizartearen zati handi bat instituzio burgesekiko hausturan kokatzen dela: instituzio horiek ezin dute gizartearen ordezkaritza zilegia izateko pretentzioa ukan. Hausturak, politika beste modu batean egiteko baldintza osatzen du, eta haustura hori antolatzea da iraultzaileon eginbeharra: gizarte eredu honetan ez gehiago sinestetik, horren ukazioa izanen den gizarte eredu berria eraikitzera pasatzeko. Oinarrizko arazoa ez baita paper puska bat edo bestea bozka-kutxan sartuz ebatziko. Beharrezko aldaketa, langileon antolaketa integral baten eraikuntzatik pasako da halabeharrez, eta hori eraikitzea da gure eginbeharra. Lan handia da, baina ez da beste aterabiderik.

Soutenez Enbata !

Indépendant, sans pub, en accès libre, financé par ses lecteurs
Faites un don à Enbata.info ou abonnez-vous au mensuel papier

Enbata.info est un webdomadaire d’actualité abertzale et progressiste, qui accompagne et complète la revue papier et mensuelle Enbata, plus axée sur la réflexion, le débat, l’approfondissement de certains sujets.
Les temps sont difficiles, et nous savons que tout le monde n’a pas la possibilité de payer pour de l’information. Mais nous sommes financés par les dons de nos lectrices et lecteurs, et les abonnements au mensuel papier : nous dépendons de la générosité de celles et ceux qui peuvent se le permettre.
« Les choses sans prix ont souvent une grande valeur » Mixel Berhocoirigoin
Cette aide est vitale. Grâce à votre soutien, nous continuerons à proposer les articles d'Enbata.Info en libre accès et gratuits, afin que des milliers de personnes puissent continuer à les lire chaque semaine, pour faire ainsi avancer la cause abertzale et l’ancrer dans une perspective résolument progressiste, ouverte et solidaire des autres peuples et territoires.
Chaque don a de l’importance, même si vous ne pouvez donner que quelques euros. Quel que soit son montant, votre soutien est essentiel pour nous permettre de continuer notre mission.
Faites un don ou abonnez vous à Enbata : www.enbata.info/articles/soutenez-enbata

  • Par chèque à l’ordre d’Enbata, adressé à Enbata, 3 rue des Cordeliers, 64 100 Bayonne
  • Par virement en eusko sur le compte Enbata 944930672 depuis votre compte eusko (euskalmoneta.org)
  • Par carte bancaire via système sécurisé de paiement en ligne : paypal.me/EnbataInfo
  • Par la mise en place d’un prélèvement automatique en euro/eusko : contactez-nous sur [email protected]

Pour tout soutien de 40€/eusko ou plus, vous pourrez recevoir ou offrir un abonnement annuel d'Enbata à l'adresse postale indiquée. Milesker.

Si vous êtes imposable, votre don bénéficiera d’une déduction fiscale (un don de 50 euros / eusko ne vous en coûtera que 17).

Enbata sustengatu !

Independentea, publizitaterik gabekoa, sarbide irekia, bere irakurleek diruztatua
Enbata.Info-ri emaitza bat egin edo harpidetu zaitezte hilabetekariari

Enbata.info aktualitate abertzale eta progresista aipatzen duen web astekaria da, hilabatero argitaratzen den paperezko Enbata-ren bertsioa segitzen eta osatzen duena, azken hau hausnarketara, eztabaidara eta zenbait gairen azterketa sakonera bideratuagoa delarik.
Garai gogorrak dira, eta badakigu denek ez dutela informazioa ordaintzeko ahalik. Baina irakurleen emaitzek eta paperezko hilabetekariaren harpidetzek finantzatzen gaituzte: ordaindu dezaketenen eskuzabaltasunaren menpe gaude.
«Preziorik gabeko gauzek, usu, balio handia dute» Mixel Berhocoirigoin
Laguntza hau ezinbestekoa zaigu. Zuen sustenguari esker, Enbata.Info artikuluak sarbide librean eta urririk eskaintzen segituko dugu, milaka lagunek astero irakurtzen segi dezaten, hola erronka abertzalea aitzinarazteko eta ikuspegi argiki aurrerakoi, ireki eta beste herri eta lurraldeekiko solidario batean ainguratuz.
Emaitza oro garrantzitsua da, nahiz eta euro/eusko guti batzuk eman. Zenbatekoa edozein heinekoa izanik ere, zure laguntza ezinbestekoa zaigu gure eginkizuna segitzeko.
Enbatari emaitza bat egin edo harpidetu: https://eu.enbata.info/artikuluak/soutenez-enbata

  • Enbataren izenean den txekea “Enbata, Cordeliers-en karrika 3., 64 100 Baiona“ helbidera igorriz.
  • Eusko transferentzia eginez Enbataren 944930672 kontuan zure eusko kontutik (euskalmoneta.org-en)
  • Banku-txartelaren bidez, lineako ordainketa sistema seguruaren bidez: paypal.me/EnbataInfo
  • Euro/euskotan kenketa automatikoa plantan emanez: gurekin harremanetan sartuz [email protected] helbidean

40€/eusko edo gehiagoko edozein sustengurentzat, Enbataren urteko harpidetza lortzen edo eskaintzen ahalko duzu zehaztuko duzun posta helbidean. Milesker.
Zergapean bazira, zure emaitzak zerga beherapena ekarriko dizu (50 euro / eusko-ko emaitzak, 17 baizik ez zaizu gostako).