Atxik etxaldeak!
Bi urtetarik antolatua den Confédération paysanne laborari sindikataren kongresua Izpuran iragan da apirilaren 22 eta 23-an. Hara ELBren parte hartzeari esker antolatua izan den lehen kongresu honi buruz zonbait berri.
Baginakien Le Foll etzela gure laguna. Parrekoeri, FNSEAri, guri baino ainitzez opari gehiago egiten baitie. Bainan aitortu edo onartu behar dut dozierrak ezagutzen dituela gure ministroak eta eztabaida frankoa izan duela gurekin, faltsukeriarik gabe.