Opinion
Alardeez bi hitz
Oraiko eran, iduri luke Irun eta Hondarribiako alarde tirokariek bi etsai badituztela zizpen begian: emakumeak eta Iparraldekoak. Iparraldetik hasiko naiz. Eiki, zer ospatzen da bi jai horietan? Frantziaren aurkako garaipen pare bat. Eta noren alde? Espainiako inperioaren zerbitzuko. Abertzaleak ere horretan buru belarri. Baina funtsean, noren aurka?
Frantsesen aurka dirudienez. Haatik frantziar horien artean bazeuden Iparraldeko euskaldun batzuk, bereziki Lapurdiko miliziak, baita hasieran bederen Nafarroako erresuma berriz eskuratu nahiz zebiltzan nafar eta gaskoin batzuk ere. Espainia garaile, Probintzia urgazle. Frantzia galtzaile, Lapurdi eta Nafarroa barne. Hori da Gipuzkoako bi hiritan alardez ospatzen dena.