Opinion
El camin es la libertat…
Enbata Hilabetekariko Sar Hitza - Bai bixtan dena, aipatuko digute abstentzioa; omen abertzaleak militanteak direla beraz joaten dira bozkatzera, besteak baino gehiago. Behar ginituzke ikerketa edo inkesta zehatz batzu hori frogatzeko bainan badakigu ere abertzale bozkatzen dutenen artean, jende arruntak badirela, dudatzen dutenak, gure proposamena edo munduaren ikuspegia duela gutti deskubritzen dutenak eta beraz abstenitzen direnak ere.
Abstenzio egoera horretan, EHBai-k lehen itzulian 3000 boz irabazi ditu azken 2015eko departamenduko hauteskundeekin konparatuz; horrek frogatzen du ere aintzinamendu handiak egiten ditugula. (…)