Erretreta sistemaren erreforma
Erretreten sistema, belaunaldien arteko elkartasun sistema, sozial mugimenduari esker lortu zen duela 50 urte. Gaur egun, lanjeran da, pensio fondoak eta asurantza pribatuak alimentatzen dituen kapitalisazio sistema bati lekua uzteko. Bakoitxak ukan behar du erretreta osoa, justu eta duina, 60 urtetan eta 55 urtetan lanbide gogorrentzat.
Ipar euskal herriak ez baitu instituzio propiorik, tokiko biztanleen etorkizuna gero eta urrunago erabakitzen da. EHBAIekin, borroka dezagun eta eraiki dezagun alternatiba soziala iparraldean !