Milaka lagun plazak betetzen, kartzelak husteko
Milaka lagunek hartu dute parte #M18Plazara ekimenaren 237 mobilizazioetan.
Euriak errukirik izan ez duen arren eta horren ondorioz aurreikusiak ziren hainbat ekimen bertan behera gelditu diren arren, asko izan dira Euskal Herrian zein nazioartean egindako iniziatibak. Elkarretaratzea, herri kirolak, mosaikoak, bazkariak, mendi irteerak, giza kateak, kantu birak, ekitaldiak…Hainbat izan dira #M18Plazara mobilizazioen baitan herriz herri egindakoak.