Tribune Libre -
Bake Bidea - Larunbatean, maiatzaren 8an mila lagun Ipar Euskal Herriko mendietara igo dira.Bertan ozen aldarrikatu dute beren nahia: bakea eraiki, gatazkaren jatorria eta ondorioak konpondu. Egindako urratsek helburu argia dute: euskal presoen egoera konpontzea eta elkarbizitza eta bakea lortzeko bidean aitzina egitea.
Dinamikak segituko du datozen aste eta hilabeteetan. Gaurdanik gomita luzatua da uztailaren 10ean antolatzen den 31 km-ko martxara Baionatik Donibane Lohitzunera. Bertan eskatuko dugu 31 urtez preso diren Ion eta Unai Parot baita Jakes Esnalen askatasuna. Martxa honi begira beste hitzordu eta ekimenak proposatuko dira, beraz adi egon! (...)