Bakegileak: fase berriaren ondoko hitzordua
BAKEGILEAK - 200 ekintzaile baino gehiago bildu dira Baionako suprefeturan, ostiralean, otsailaren18an, 15:45etan, hesietara igoz, kateatuz, bake prozesua desblokeatu eta Frantziako estatuak presoen gaiaren inguruan zerbait egin arte, bertan gelditzeko asmoz. Ehun bat polizia ekintza oztopatzen saiatu dira, baina ekintzaileen deliberamenduari eta bertaratu diren hamarnaka herritarrei esker, ez dute lortu.
Ostiraleko ekintza, fase baten hasiera besterik ez da. Jendarte zibila, tendentzia orotako mugimendu sozial, politiko, sindikatu eta hautetsiak, gurekin bat egitera deitzen ditugu apirilaren 1 eta 2an. (...)