Ezker abertzalearen gogoeta: iraganari begiratu geroari ekiteko
Saroia Galarraga eta Xabi Larralde, Sortuko kideak - Azken hilabete hauetan, ezker abertzaleak ideki den ziklo politiko berriari begira gogoeta bat eraman du Ipar Euskal Herriko ehun bat militanteren artean. Lapurdi, Baxe Nafarroa eta Xiberoan aldaketa garrantzitsuak gertatu dira azken urteetan eta baitezpadakotzat jo dugu mugimendu politiko gisa bilan baten egitea, egungo egoerari buruzko analisia gaurkotzea eta geroari begirako perspektibak gogoetatzea.
Finean, azken hamarkadetan Euskal Herri osoan eraiki eta hedatu den komunitatea izanki, eta Ipar Euskal Herriko mugimendu abertzaleko parte aktibo garen heinean, kolektiboki egin behar ditugun aitzinamendu berrietarako ekarpen politikoa finkatu nahi izan dugu. Maiatzean egin Biltzar Nagusi baten ondotik, 2022ko urtarrilean Sortuk Euskal Herri osoan eginen duen kongresura bitartean atera ditugun ondorioen kudeaketa eginen dugu Ipar Euskal Herrian. (…)