Opinion
Herria eraiki, herriak erabaki!
EH Bai mugimenduko eta Aitzinako gazte antolakundeko kideek aurtengo Aberri Eguna elkarlanean antolatuko dugu Donibane-Garazin. Aberri Eguna, hizkuntzak eta kulturak ezaugarritu eta kolektiboki existitu nahi duen herriaren eguna izatea nahi genuke.
Independentistak Sareak Iruñerako egin duen deialdiaren logika berean kokatzen dugu gure ekimena. Frantses eta Espainiar estatuek deuseztu nahi izan dituen euskal lurraldeen arteko lotura, sozial, politiko, instituzional eta kulturalak berreraikitzea dugu helburu. Euskal Herritar gisa, herria eraikitzeko engaiamenduan berresten gara eta oroz gain, herriak erabakitzea aldarrikatzen dugu. (...)