Comprendre
Generoaz edo « sexu sozialaz »
Urtero bezala PAF (Pour une Alternative Féministe) elkarteak bere herri unibertsitatea antolatzen du. Aurten, generoari buruz ariko da. Datorren larunbatean, abenduaren 7an, Baionako IUT-an "Genero, sexu eta gorputzei buruz hizketan" hitzaldia emanen du pedagogian eta antropologian lizentziatua den Miren Guillo Arakistain-ek.
Ikuspegi antropologiko eta feministatik abiatuz, genero harremanak eta gorputzen arloan dabilen ikerlariak hitzaldian jorratuak eta sakonduak izanen diren gaiei buruz argitasunak eskaintzen dizkigu.