Opinion
Enbata, berrogoi ta hamar urte
Jakes LAFITTE (Injeniaria) - Estremista edo burubero batzuren arazoa zela orokorki pentsatzen zuen jendeak. Bainan herri txiki batek bere kultura nortasuna eta hizkuntzaren defentsan ari izatea nola estremitzatzat edo buruberokeriatzat jo zezakeen? Hauxe zen barnetik zetorkidan galdera.
Ohartzen nintzelarik zer tratamentu txarra eta berrezagutze eskasa Frantziako gutxiengoek jasaten zuten, ENBATA eta tankera bereko alderdien asmoak eta egitasmoak ulertu eta onhartu ditut garai honetatik.