Opinion
Agur eta ohore jauna
SOKOA - Pena handia ematen digu SOKOAren sorrera eta arrakasta zor diogun Patxi NOBLIAren heriotzaren berri emateak. Konpromiso, betebehar eta laneko gizona, oso zuhurra ere, edozein aurrerapen pertsonalari uko egiten ziona. Horrela jakinarazi ahal izan zigun aspalditik bere heriotzaren ordua iritsiko zenean ez zuela zeremoniarik edo omenaldi publikorik nahi. Bere borondatea da, errespetatuko dugu.
Ekintzaile nekaezina, Ipar Euskal Herriko biztanleei dagokiela haien geroa haien eskuetan hartzea sinetsita, eta sarritan baztertzen den eremu ekonomikoa bete-betean bereganatu nahi zuena; bera izan zen beraz SOKOAren eta beste hainbat ekimenen jatorrian, ontasun komunak eta lurraldearen oparotasunak bultzatuta. (...)