Errigora egitasomoak auzolana eskuz esku, Nafar hegoaldeko produktuak 4 haizetara Euskal Herriko plazetan banatu ditu eta, denen elkarlanari esker, bertako euskalgintzari ere puzkada ederra ematea lortu du. Badira pare bat urte, saskien dinamika honi ekin diola Errigora egitasmoak. Ordutik egindako ibilbidea oparoa izan da. Apurka-apurka, bide berriak landu eta helburuak handituz joan dira Errigoraren inguruan bildu den herritarren lanari esker.
Dudarik gabe, dinamika honekin bat egin duten herritarren gogo eta ilusioan da orain arteko arrakastaren giltza. Ehunka lagun herriz herri kartelak ezartzen, eskuorriak banatzen, txioak bidaltzen, bideoak pasatzen, kutxak banatzen… Eta batez ere, herrigintza oinarri eta helburu dituen ekimen honekiko ilusioa eta sinismena transmititzen.