Mixel Berhocoirigoin

Notre Pays Basque a perdu un homme d'exception, un guide, un visionnaire, un constructeur. D'une société enkystée dans la tradition, claquemurée dans ses tutelles institutionnelles, Michel, dans une fusion avec Mikele, a su bâtir des contre-pouvoirs pour un meilleur vivre ensemble. Son humilité rend plus forte la marque sur cette terre. (...)
Les visites se font à la maison, Uharte Borda, ce mardi de 9h00 à midi et de 14h00 à 19h00, et les obsèques se tiendront ce mercredi à 10h30 à Gamarte. (...)

Txomin

Lucien Etxezaharreta - Hitzaren hartzea, hunkituak eta penatuak zirezten erdian neke zait, bainan ohore bat ere, hemen bilduak eta etorri ahal ez direnen izenean, zuri eta zutaz hitz batzuen erraitea. Gure artean maitasun hitz gutiegi entzuten da, eta ez da laket pentsatzea heriotz baten ondotik baizik ez dela hori gertatzen. (...)
Egun, Txomin, betiereko argi hortan sartzekotan zira, hauts bilakatuko zirela, bai, bainan izarren hautsean, eta hortik bizigai, bizia berriz sortuz betierean. Milesker Txomin eman dizkiguzun hazien gatik. Gora Txomin! (...)

Lekarozek bizi behar du: Aroztegia gelditu!

Maiatzaren 15ean Elizondoko plazatik 17:30ean abiatuko den manifestazioan parte hartzeko deia berretsi du Aroztak herri egitasmoak, «Aroztegiko golpe urbanistikoa Lekarozko herria suntsitu eta Baztan osoko bizimodua baldintzatuko lukeen proiektu txikitzailea» delako.
Palacio de Arozteguía enpresak Lekarozen luxuzko hotela, 22 hektareako golf zelaia eta 228 etxebizitza turistiko egiteko asmoaren kontra mobilizatzeko deia luzatua da. «Belaunaldiz belaunaldi eta mendez mende bizirik iraun duen hizkuntza, kultura eta bizimodua desagerrarazi nahi dute hondeamakinak, motozerrak eta indar okupatzaileak erabiliz. Espekulazioan adituak diren promotoreek, zein beren mesedetara dauden ordezkari politikoek jakin dezatela, ez dugula etsiko proiektu hau gelditu artio. Ez garela isilik geldituko». (...)

Dominique Heguy adiskidea zendu da

Euskal Herriak eta euskalgintzak bidelagun zintzoa galdu dute. Bizibidez irakaslea, Martta bere bizilagunarekin batera, euskararen zerbitzari izan da Dominique betidanik.
Euskararen aldeko langile porrokatua, orenak eta harat-hunatak nehoiz neurtu gabe, Iparralde hontan euskarazko bitartekoen sortzean eta hedapenean beren marka utzi duten militante horietarik izan da Dominique. (...)

Xipriren altxagarriak

Nehork zalantzarik balu Xipri Arbelbide elizgizonaren eliza katolikoarenganako atxikimenduaz, berrikitan agertu duen liburua irakurri behar du. Ez da Xiprik idatzi duen lehen idazlana. Beste hamar bat baditu argitaratuak aitzinetik, idazle ekoizpen oparoa.
Azken hau, haatik, bere apez bizi osoa gidatu duen engaiamenduaren lekukoa da, gazte gazte danik hartu zuen ibilbidearenganako leialtasuna. Leial bainan ez itsu. Euskal Herrian, beste leku gehienetan bezala, elizak bizi duen krisia du aztergai Xiprik aldi hontan. (...)

Iparraldeko batua?

Euskalki andana batetik, euskara batu edo “estandarrak” hizkuntza nazionala sortu digu. “Estandar” hori zer puntutan dugu zinez baturik ? Grafian, deklinabidean, aditzan, erakusleetan, herri eta leku izenetan, Euskaltzaindiko Hiztegi batuan.
Azken horren erabileran gara gehienik bereizten mugaren bi aldeetakoak, beherago zehaztuko dugunez. (...)

Maiatzak 9, 30 Herri Urrats ttiki

Pandemia ala ez, olatu ala ez, Seaskak bosgarren kolegioa behar du. Larzabaleko Manex Erdozaintzi Etxart, Kanboko Xalbador, Baionako Estitxu Robles Arangiz eta Ziburuko Piarres Larzabal kolegioak gainezka dira. Ez da ikastola guzietako ikasleei harrera egiten ahalko 4 kolegio horien artean. Bosgarrena beharrezkoa da. Aurten ezingo denez betiko Herri Urrats ospatu. Aurten ezin dira 50 bat mila pertsona elkartu Senpereko laku inguruan. Ezin da besta handi bat egin.
Baina 30 Herri Urrats ttiki ospatzeko parada izanen da, maiatzaren 9an, igandez, herriz herri. Ez da betiko Herri Urrats izanen, argi da. Baina euskararen eta ikastolen pesta izanen da. Ikastola bakoitzak antolatuko eta komunikatuko du bere egitaraua – eskaintza. (...)