« Euskararen erabilerari, Herriko etxeen bidez ere bultzada azkarra emateko garaia da »
Herriak hizkuntza-politikak finkatzen eta garatzen laguntzea Euskal Elkargoaren zereginetariko bat da.
Lurralde hizkuntzen promozioaren ardura instituzio maila guzien artean partekatua denez, Euskal Konfederazioak herriko bozen kanpaina baliatu nahi izan du euskara kanpainaren erdigunean kokatzeko eta herritarrek duten instituziorik hurbilena izanki euskararen garapenean herriek duten ardura eta rol estrategikoa oroitarazteko.Ekimen horrekin erakutsi da herri anitzetan euskararen aldeko neurriak hartzeko prest direla. Hiru galdera Euskal Konfederazioko Sébastien Castet-i. (...)