Tokiko hizkuntzak suntsitzeko politikari ez!

Ikasturte bukaera honetako Brebetaren karietara 179 kopia ez dira zuzenduak izanen. Jean-Michel Blanqueren ministeritzak tokiko hizkuntzak suntsitzeko politika abian ezarri du. Konkurtsorako postuak murriztu ondoren, irakasle postuak ematea errefusatu ondoren, Jean Michel Blanquer-en ministeritzak tokiko hizkuntzetan idatziak diren azterketak mehatxatzen ditu orain.
Politika linguizida eta kolonial berri honen aurrean, Euskal Herria deitzen dugu bere haserrearen agertzerat ondoko egunetan, eta bereziki uztailaren 28an, Ipar Euskal Herrian gaindi pasako den Frantziako Itzuliaren etapa nagusian.(...)

Telesforo Monzon eta Iparraldea

Pako Sudupe Elortza / Irakaslea, hizkuntza-normalizazioko teknikaria - Duela gutxi "Telesforo Monzon: aristokrata abertzalea" Txertoa argitaletxean plazaratu da.
Idazlea neu naiz. Hori dela eta, "Telesforo Monzon eta Iparraldea" artikulua idatzi dut, eta honekin batean doakizue. (...)

Le Président se trompe

Je ne peux laisser sans réagir un récent propos jacobin du Président de la République qui m’étonne d’ailleurs de sa part, étant donné que ses déclarations sont en général d’esprit girondin.
Le 20 mars à l’Institut de France il disait : “Au fond nous sommes le seul pays de la Francophonie qui ne vit qu’en français... Il n’y a que les Français qui n’ont que le français...” D’abord le Président se trompe...(...)

Hizkuntza ohiturak plano pertsonaletik kolektibora

EHUko irakasle den Pello Jauregi Etxanizen 2018ko Udaltop jardunaldietako hizkuntz ohituren aldatzeari buruzko hitzaldiaren bideoa aurkituko duzue jarraian.
Hizkuntz ohituretan zirkulo birtuoso batean bezala beheretik gora eta goitik beherera doazen dinamikak ezagutzeko bai eta ere euskaren "normalizazio" baldintza zonbaitzuren ("belarri prest" eremuak zer dira, nola sortu, jendeek denbora laburrean (150 ordutan) euskara ulertzeko gaitasuna biltzeko bideen beharra, etab.) deskubritzeko parada. (...)

Milesker, Manex!

Peio OSPITAL - Joan zaiku Landibarreko "erresiñoleta", "amodioz beterik... berro sasietarik" hainbat kanta kantatu eta sortu dituena! Joan zaigu Manex Pagola! Eta hau erraitearekin, sendimenduak nahasten zaizkit: aldi berean pena eta esker ona.
Hitz laburretan agertu beharko banu haren jenioa, erran nezake Manexek bazuela (gutik bezala) etxeko eguneroko hizkuntza arruntari indar poetikoa berdin politikoa emaiteko gaitasun edo dohain berezia. Hortarik dator, nere ustez, Manexen kantuen arrakasta. Manexen kantuek dute xinpletasunaren freskotasuna eta soiltasunaren aberastasuna. Hortan datza arrakasta. (...)

Manex Pagola, euskaraz, Euskal Herriarentzat

Gexan LANTZIRI - Bertze anitzen gisara, nik ere aspaldiko laguna nuen Manex. Urte berean sortuak izanik, 10 urtetan, 1951n, elgarrekin gertatu ginen Hazparneko San Josepe Kolegioan, apezgai gisa eraman gintuztelako harat. Geroztik eskolatze osoa elgarrekin egin dugu: Ustaritzeko seminario ttipia, Aucheko seminario haundia, Akizekoa eta Baionakoa. Baina ez hark ez nik ez ginuen bururatu gure apezgaigoa.
Zergatik? Euskal Herriko apez izaiteko, euskarazko moldakuntza bat ere galdatzen ginuelako biek, Beñat Sarasola eta Joanes Borda lagunekin batera. Baina ezetz eta ezetz… Pareta baten aitzinean geunden! Manex Kanporatu zuten lehenik, 1967ko udaberri aldera. Aste baten buruan, nihaurek alde egin nuen, ene deskargua zuzendariari eman eta. Bertze biak aldiz, urte baten buruan kanporatu zituzten… (...)

Etnozidioaren konplizeak

Enbata Hilabetekariko Sar Hitza - Nafarroa Garaian euskararen kontra egin duten manifestazioak badu, bistan da, asmo elektoral bat. Urte baten buruan Foru Erkidegoko bozak dituzte, eta UPNk, PPk eta PSNk amesten dute oraingo gobernua hortik kentzea. Beldurra piztu nahi dute euskararik ez dakitenen artean, sinetsaraziz oraingo gobernuak zailduko diela lanerako bidea, euskararik ez badakite. Nafarroa Garaiko gehiengo zabala erdalduna dela erranez, “erdaldunen eskubideen” alde ari dira.
Demagogia hutsa baino anitzez larriagoa da. Funtsean, hizkuntza gutxitu baten kontra ari dira. Gutxiengoen –hobeki erran, minorizatuen– eskubideen kontra. Eta hori onartezina da, Giza Eskubideen Europako Hitzarmenaren arabera ere. (..)