Tutelle insupportable

L'Edito du mensuel Enbata - En 2008, l’Europe adopte une loi-cadre qui empêche le cumul des peines de prison d’un État à l’autre. Le total de la durée d’incarcération sera limité à trente ans, quarante dans certains cas. Dans ce calcul, le temps de séjour dans une prison française sera donc pris en compte pour calculer le reliquat à effectuer dans une prison espagnole. Depuis seize ans, l’Espagne refusait d’appliquer cette norme européenne.
Le 14 octobre, le gouvernement socialiste espagnol vient de faire sauter ce verrou. Non sans mal, après bien des péripéties et sous la contrainte politique. (...)

EUSKARA JENDEA. 3. atala: « Aniztasunaren bidean »

BIDEOA - Inperioa desagertu ondoren, herri germaniarrak heldu ziren Europa ekialdetik, arabiarrak gero eta kristautasuna hedatu eta finkatu zen gure inguruan hizkuntza erromantzeak sortzen ari ziren bitartean.
Hizkuntza eta kultura aniztasuna ditugu Erdi Aroaren ezaugarri. Euskara hizkuntza nagusia zen eta haren inguruan hamaika mintzaira eta kultura zeuden. Erdi Aroan, baina, begi bistakoak dira barne-desorekaren hastapenak. Latina edo erromantzeak ez bezala, euskara ez zen idatzietan erabiltzen. Era berean, euskarak aldaketa geografikoak ezagutu zituen garai honetan. (...)

Transmititzen ez den kultura bat ezin da hautatu

Bertsolarien kasua da agerikoena: euskaraz eta erdaraz egiten duten hedabideetan, euskarazko bertsioan soilik dira ezagutarazten. Horrez gain, bistaratu da beste titular interesgarri hau ere: Euskal Herriko 11 hedabideren 2023ko lana aztertuta, Euskal Herrikoa ez den kanpoko kulturari eman zaion tartea %40 ingurukoa izan da. Alegia, hemengo komunikabideek ahots handia ematen diotela kanpokoari.
Txostena aurkeztu du NOR ikerketa-taldeak, Euskarazko kulturgintzaren presentzia hedabideetan deiturikoa. Argia.eus-en Gorka Peñagarikano Goikoetxearen artikulua. (...)

EUSKARA JENDEA. 2. atala: « Erromako Inperioan »

BIDEOA - Erromako Inperioak Europako herri eta kultura guztiak suntsitu edota aldatu zituen. Euskal Herri osora zabaldu zen baina ez zuen latinizatu (salbu Akitania, Nafarroako Erribera…). Euskarak latinaren eragin handia jasan zuen eta zerbait aldatu zen (hiztegia, egitura zenbait…), bai eta kultura ere (ideia berriak, teknikak…), baina, aurreko aroetan bezala, komunitateak iraun egin zuen, eutsi egin zion identitatea atxikiz.
Inperioan, bestalde, euskararen lehen lekukotasunak ageri ziren, latinezko epigrafian beti ere, eta gehien-gehienak Akitaniako harrietan eta aldareetan azaldu ziren. (...)

Helduak, ikas zazue euskaraz idazten

Gaur egun, euskaldunen hizkuntza maila eskasak euskararen erabilera mugatzen du. Bertzalde, bi erdaren eragina gero eta handiagoa da, bereziki pantailen bidez, eta Iparraldea eta Hegoaldearen arteko muga politikoa muga linguistiko bihurtzen ari da.
Egoera horren aitzinean, arnasgune berriak sortu behar dira, ahozkoak eta idatzizkoak. (...)

Euskaldunen eta euskaltzaleen arteko saretze eta bultzada berria?

Enbata Hilabetekariko Sar Hitza - Euskararen erakunde publikoak Ipar Euskal Herrian heldu diren 25 urteetarako euskarak izango dituen perspektiba soziolinguistikoei buruzko ikerketa argitaratu berri du; agorrileko Enbatan aurki dezakezue puntu garrantzitsuak laburbiltzen dituen sintesi pollit bat.
Azken denboretan entzuten dira oihartzun, iragarpen edo hauteman ezezkorrak euskararen etorkizunari begira. Kosta ahala kosta, iruditzen zait euskaldunek baikor baizik ezin dugula egon gure hizkuntzaren geroa aipatzean. (...)

EUSKARA JENDEA. 1. atala: « Historiaren atarian »

BIDEOA - Historiaurrean gizakiak Europa jendeztatu zuelarik, etorri, sortu edota garatu zen euskara. Noiz eta nola ez dakigu zuzen, baina. Dakigun bakarra da ordutik dagoela kokaturik hemen eta, inguruan, baldin bazuen Hizkuntza edota kultura kiderik, guztiz desagertuta dagoela.
Jatorria edozein delarik ere, euskara Historiaurreko Hizkuntza da, Hizkuntza indoeuroparrak etorri baino lehenagokoa. Harrez geroztik, Haien eragina jaso du eta, desagertzetik urrun, iraun egin du. Beharbada, Koldo Mitxelena hizkuntzalariak azaldu zuenez, Euskararen enigma  ez da bere jatorria,  baizik nola lortu duen irautea egun arte. (...)