Cahuzac-etik, zerga ihesaren auzira
Attac, Les Amis de la Terre, ANV-COP21 eta Bizi!ko militanteek, Jérôme Cahuzac frantses Estatuko aurrekontuaren ministro ohiaren zerga iruzurrari buruzko auziaren hastapena dela eta gaur, zerga ihesa praktikatzen duten banketxetarik azken urtean bahituak izan diren 196 aulki ekarri dituzte Pariseko Justizia Jauregira.
Ekintza baketsu eta sinboliko honekin bankuek antolatzen duten zerga ihesa gaitzetsi nahi izan dute azpimarratuz Cahuzac bezalako pertsona baten jujatzea ez dela aski zeren ororen buru zerga ihesa behar dela auziperatu eta hori ahalbidetzen duten banketxeak.