ELA sindikatua indarberritzen
ELA Sindikatuaren XIV. Kongresua Indarberritzen lemarekin iraganen da Bilbon ekainaren 15 eta 16an. Lau urtero iragaiten den Kongresu honek sindikatuaren norabide nagusia definitzen du arlo sindikal, sozial eta politikoan. Bertan Hegoaldeko 4 probintzietako 736 delegatu bilduko dira. Kongresuaren mozioak aipatzen du irabazle, borrokalari eta erakargarri den sindikalismo baten eraikitzeko moldea, bai eta ere justizia sozialaren erronkaren aitzinatzeko moldea. Baina, ber maneran ere aipatzen du molde inportante batean, Euskal Herriko bake prozesua, burujabetzaren eta arlo sozialaren aldeko dinamika, euskararen defentsa kulturen berdintzearen kontra, patriarkala ez den sindikatu baten eraikuntza, alternatiba sozial eta ekologikoen promozioa, klimaren desafioa,...
Kongresu aitzineko Alda!k ELAko 3 arduradunen bidez sindikatuaren hainbat ezaugarri sakontzeko parada eskaintzen du. (...)