Eusko Elkarteen Eguna
Urriaren 19an larunbatarekin, Donibane Lohitzuneko merkatu estaliaren aitzinean Eusko Elkarteen Egunaren lehen edizioa iraganen da! Elkarte eta laborarien herrixka bat izango da 10etatik 17ak arte, mutxikoekin, Ziburuko eta Donibane Lohizuneko ikastolak prestaturiko talo eta ostatuarekin.
11etan, 2019ko Eusko %3aren banaketa iraganen da: 20 000 eusko baino gehiago banatuko dira bastuak edo laguntza hartzaile bezala aukeratuak izan diren 50 bat elkarteei. Euskoa elkartasun eta elkarte biziaren finantziazio tresna ezin hobea delakoaren seinale. (...)