Kanguru justizia egileak garraiobide alternatiboen alde
«Dena Autoari»aren itzultzearen kontrako Biziren ekintza berria burutua izan da Baionako Maréchal Soult etorbidean. Bizi elkarteak berriz plantan eman du Baionako Maréchal Soult etorbidean kendua izan zen autobus eta bizikletendako berezitua zen bidea.
Ekintza gauzatua izan da bereziki kanguruz mozorrotuak ziren ekintzaile zonbaitetaz, Australiak pairatzen duen larrialdi klimatikoari erreferentzia eginez. Horren bidez, Bizik oroitarazi du berotegi efektuko gasen isurketek, gureak barne, dituztela ondorioztatzen klima nahasmenduaren larritze eta zalutzea. Bizik kontsideratzen du onartezina dela bide horren «Dena Autoari» berriz uzterat. (...)