Ingurumenean, gizartean eta ekonomian duen eragin handiaren ondorioz, energiaren gaiak garrantzi handia du azken urteotan. Energia mota desberdinen artean, gehien hazten doana, besteak beste kalitate handienetakoa delako erabilpen/manipulazio aldetik, energia elektrikoa da.
Udako Euskal Unibertsitateak Bidarteko ESTIA Ingeniaritza Eskolan uztailaren 6 eta 7an antolatzen dituen jardunaldi hauek gai hori jorratu nahi dute, Euskal Herriaren ikuspegitik bereziki. Gaur egungo egoera, proiektuak, aktoreak aztertzeaz gain, etorkizuneko aldaketei eta aukerei buruz hausnartuz.