Lurra sumendi
Klimaren berotzea bi ozkatara mugatu behar genuke kalte latzenen ekiditeko. Xede horrekin 2015ean Estatuek Parisko COP 21 bilkuran gomendio batzuk adostu zituzten. Bi urte joan dira eta bitartean gauzak okertu, gobernuek behar zutena ez dutelako egin.
Berehala eta zorrozki lanari lotu behar lukete, bestela tenperatura hiruzpalau ozkaz gora daiteke, jendetzaren biziraupena kenka larrian ezarriz.(...)