Pestizida: pozoia ala erremedioa?
Daniel Barberarena - «Ez ditugu erremedioak gelditzen ahal landare eta kabalentzat. Ñiñien xertoak eta minbiziaren ximioterapia guziak gelditzen bagenitu bezala, egun batetik biharamunera.». Horra zer adierazpen harrigarria egin daukun Paueko laborantxa ganberako lehendakariak, departamenduko 200 auzapezen aitzinean.
Erranaldi horrek garbiki erakustera emaiten dauku zer nolako bidea segitzen duten Paue aldean. Bai zinez, leize handi bat bada heiek defenditzen duten laborantza produktibista eta hemen sustengatzen dugun laborantza herrikoiaren artean. (...)