Saia berriak

Herrialde batzuek turismoan bakarrik omen dute euren etorkizuna. Joan den mendearen erditik entzuten dugun lelo zaharra da hori. Gaurko kinkak ez du arazo hori konpontzen naski, apirila bukaeran Frantziako telebistan erakusten zen Greziari buruzko erreportaia batean ohartzen zenez.
Troika deitzen den Europako Batasunak, Munduko Diru Funtsak eta Alemaniako Gobernuak hirukoteak hondatu dute Greziako ekonomia. Papandreu ministro ohia nahiko argia izan zen Troikak aurkeztutako austeritate egitasmoa greziarrek erreferendum baten bitartez onhar zezaten proposatu zuelarik.

Gobernuak Parisen hitz ederrak, Euskal Herrian egurrezkoak…

Gobernuak Parisetik hizkuntz minorizatuen aldeko hitz ederrak hedatzen zituen bitartean, Euskal Herrian egurrezko hitzak nagusi. 2014 urtean omen gira, baina begiak istant batez itxiz, ikastolentzat 1984 urtera egin dugu gibel. Sekulan manifestaldi batetan partehartu ez zuten familia osoak, buraso, aitatxi amatxi eta seme alabak ikusi ditugu karriketan, XXI. mendean euskaraz ikasteko eskubidea defendatzeko.
Heldu den ikasturtean, aurten baino 200 ikasle gehiago izanen ditugu ikastoletan. 3 000 ikasletik 3 200 ikasle baino gehiagora eginen dugu jauzi. Ama ikastolatik lizeoraino, Ikastola guzietan izanen dugu hazkundea berriz ere. Egin ditugun kalkuluen arabera, haur bat aterbetzeko 10 000 euro behar dira inbertsiotan. Hots, hemendik irailera 2 milioi euro gehiago atzeman beharko genituzke. Norbaitek uste al du Herri Urrats bezalako egun batean halako diru zama bat ateratzen denik?

La lecture inférentielle

J’ai écrit ces quelques lignes en rentrant d’Herri Urrats. Je voulais comprendre comment un même texte, en l’occurrence la circulaire préfectorale, pouvait être interprété aussi différemment par les uns et par les autres.
Lors des prises de paroles officielles de la 31e édition d’Herri Urrats, là où la majorité des interventions y ont vu des freins, des blocages, des rappels à la loi, Frantxoa Maitia y a vu des avancées mais aussi, la nécessité de trouver un cadre juridique.

Gure esku dago hemen ere

Abian da. Hainbat hilabetez herrietako dinamikak sustatuz eta giroa berotuz arizan ondoan, hasi da Gure esku dago plataformaren kanpaina, ekainaren 8an erabakitzeko eskubidearen alde Durango eta Iruñea lotu nahi dituen giza katea xede.
Panpi Sainte-Mariek kondatzen dizkigu kanpainaren helburuak.

Je voterai blanc

Echéance majeure, l'élection Européenne interpelle les abertzale qui ont foi dans cette construction. Les modes électoraux, la taille des circonscriptions, rendent, hélas, notre vote difficile.
Peio Etcheverry-Ainchart y répond à sa manière.