Tribunes Libres

Elkargoko hautetsiez osatutako Bil Gaiten taldeak bere lehen urtebetzea ospatzen du!

BIL GAITEN - BIDEOA - Abenduaren 9ko Elkargoko batzarraren karietara, Bil Gaiten taldeko hautetsiek emendakin bataurkeztu dugu haurtzaindegien arautegian euskara eta gaskoiaren presentzia bultzatzeko.Gero, « Etxalde ttipien » ezagupena defendatu eta laborarien ur tarifikazioaz hausnartu dugu batzarran. Bestalde, igandeko lanaren aurkako posizioa atxiki dugu baimen berezien kontra hitza hartuz.
Bukatzeko, hainbat proiekturen segipena galdezkatu ditugu, hala nola Akamarreko eremu ekonomikoa, Garapen kontseiluko batzorde parekidea ala «Xiberoko bidea». (...)
Opinion

Utopia

Enbata Hilabetekariko Sar Hitza - "Euskara da gure territorio libre bakarra" zioen Joseba Sarrionandiak 1992an argitaratu kartzelako olerki liburuan. Esaldi hori gogora etorri zait Beskoitzeko herriko etxearekin berriki Ikastola berritzeko (edo hobeki erranik eraikitzeko) sortu den tirabirarekin. Sarrionandiak esaldi hori testuinguru berezian idatzi zuen, Beskoitzen gertatzen ari denarekin deus ikustekorik ez zuena. Baina, euskaraz trukatzeko edo sinpleki mintzatzeko territorio libre edo aske bat lortzea euskaldun ororen amets batean edo utopian kokatzen den zerbait da, bereziki Ipar Euskal Herriari dagokionez.
Territorio libre bat non gaztelaniaz zein frantsesez bezalaxe euskaraz zailtasunik eta oztoporik gabe hitz egiteko edo bizitzeko aukera legokeen. Lurralde bat non gure haurrek, guhaurk zein euskaldun orok euskaraz ikasteko, lan egiteko eta bizitzeko hiztun eta herritar gisa dugun eskubidea ez genukeen etengabe urraturik ikusi behar. (...)
Tribunes Libres

Kanadako elebitasuna bagenu sikiera

Gorka Bereziartua (Argia.eus-etik) - Ausarkeria leporatuko didazue, urrunegi menturatzen ari naizela, han ez zaigula ezer galdu. Nik, hala ere, Axular, Oihenart eta Etxeberri Ziburukoa testigu, zera deklaratzen dut: aurten Euskararen Egunaren bueltako gauzarik inportanteena Ottawan (Kanada) gertatu dela.
Sinesten ez badidazue, jarrai nazazue hurrengo paragrafoan kontatzen hasiko naizen historia harrigarrian barrena –edo bestela, petting gabeko pin-pan-pun baten bila bazabiltzate, jo zuzenean azken paragrafora, baina gero ez kexatu burmuineko zimurretako frikzioengatik: bazenuten aukera leku berera guri-guri iristeko–. (...)
Tribunes Libres

Orainetik geroa

Abenduaren 2an, larunbatarekin, Gazte Eguna kari, Hazparne gazte ezkertiar eta abertzaleon elkargune bilakatu da. Bertan sortu diren harremanak mantendu eta lanean segitzeko prest agertu dira antolatzaileak, orainetik geroa eraikitzeko.
Jarraian Xuti Gazteren bilan bideo laburra. (...)
Opinion

Hazkurri Bankuaren 2023ko Bilketa Orokorra: Ipar Euskal Herria gero eta solidarioagoa!

Lehen bilanaren araberan, Ipar Euskal Herriko Hazkurri Bankuaren 2023ko bilketa biziki baikorra izan da 122 tona hazkurrirekin, 90 saltoki baino gehiagotan bilduak, 900 laguntzaileen laguntzarekin. Erran nahi du iaz baino % 11 gehiago.
Aste bukaera honetako bilketan emateko aukerarik izan ez dutenentzat, Ipar Euskal Herriko Hazkurri Bankuak dohaintza bat online egitera gomitatzen ditu pertsonak www.monpaniersolidaire.org helbidean. (...)
Opinion

Assemblée générale d’Alda : 123 personnes et une grande détermination

Réunis en assemblée générale ce samedi 25 novembre, les adhérents d’Alda, dont le nombre a doublé en un an, ont tiré un bilan particulièrement encourageant du travail de l’association. En renforçant Alda, les habitants des milieux et quartiers populaires du Pays Basque nord ont rendu plus fort et plus efficace un important outil pour défendre le droit individuel à un logement digne et accessible, et le droit collectif à vivre et se loger au Pays.
Le rapport moral 2023 de l'association (disponible ci-après) a montré comment l’action et la mobilisation collective permet de faire bouger les choses dans le bon sens. L’assemblée générale à laquelle ont participé 123 membres de l’association, est bien déterminée à continuer plus que jamais sur cette lancée ! (...)
Tribunes Libres

Une perspective s’ouvre

Gilles Simeoni - Malgré les obstacles, le président du conseil exécutif de Corse espère aboutir.
"Notre responsabilité historique, la mienne, celle de tous les nationalistes, c’est de construire la Corse et donc l’autonomie avec tous les Corses." (...)