Tribunes Libres
Jendarte zibilaren itxaropena hauteskundeetan
Joan den ekainaren 9an hauteskunde europarretan eskuin muturrak irabazi eta Macronek Asanblada Nazionala desegin ondotik, larrialdi egoera sortu da. Euskal Herriko sektore ekonomiko, sozial eta kultural nagusietako aktore garen heinean, gure ardura da eskuin muturrari aurre egitea, baina baita gure engaiamenduekin bat datorren jendarte sosegatu bat eraikitzea ere. Are beharrezkoagoa iruditzen zaigu, azken urteetan, bai maila globalean bai tokikoan, ehun soziala nabarmen andeatua izan den honetan. (...)
Beti izan gara alternatibaren parte, eta gaur egun parada dugu gure tokiko errealitateak eta gure ahotsak Pariseraino eramateko. Uste dugu garaipena posible dela. Horregatik, ekainaren 30ean eta uztailaren 7an, guk Herritar Fronte berriaren alde bozkatuko dugu. Izenpetzaileak: (...)