Tribunes Libres

Jauzi egiteko garaia da, Jauzi Ekosoziala! 2024

BIDEOA - Jauzi Ekosoziala eragilearen aurkezpen bideoa. Sistema ekozidaren aitzinean, eta krisi anizkoitzen kontestu batean, Euskal Herrian justizia sozialean oinarrituriko trantsizio ekosoziala bultzatzea du xede.
Horretarako, "borroka kulturala disputatzea eta gehiengoak artikulatzea" dute bide eta Euskal Herriko lurralde guzietako ikuspegiak batzeari lehentasuna ematen diote. (...)
Opinion

Gure demokrazia babes dezagun…

Enbata Hilabetekariko Sar Hitza - Kanboko herriko etxearen paretan ezarri zuten banderola zabalean, irakur zitekeen herriak bere sustengua ekartzen ziela erasoak jasan zituzten herriko auzapez eta hautetsi guziei. Nahi ala ez, zenbait egun lehenago, leku hartan berean iragan zen gertakari batekin lotura egin nahian. Hitz guziak erabili ziren salaketetan: bortizkeria, ukaldiak, erasoak, demokaziaren haustea, etabar… Christian Deveze auzapezak gaitzespen lehiaketa bururatu zuen deklaratuz errekuperazio politikoa bazela Marienia proiektuaren aurkakoenganik.
Errekuperazio politikoa? Bai naski. (...)
Opinion

Indarkeria matxista lehen mailako arazo politikotzat hartua izan behar da

Euskal Herriko Emakumeon Mundu Martxa - Maiatzaren 3an, Donibane Lohitzunetik iritsi zaigu berririk txarrena; hotel batean 34 urteko emakumea indarkeria zantzuekin hilda agertu da. Emakume honek apirilaren 14an Ziburuko hotel bateko bostgarren pisutik salto egin zuen eta egoera larrian ospitalean egon da,maiatzaren 1era arte. Behin eta berriro exijitzen dugu indarkeria matxista kasuen aurrean, epaileek “iragazki bereziki zehatza” izan behar dutela, eta biktimak ezin dituztela babesgabe utzi. Are gehiago, halako kasuetan, non biktimaren bizitza argi eta garbi arrisku larrian dagoen eta indakeria matxistaren zantzuak oso agerikoak diren.
Kasu hau bezalakoekin, argi geratzen da egungo justizia ereduak ez duela funtzionatzen. Erailketa hau 2024ko indarkeria matxistaren ondorioz gertatutako lehen hilketa izan da. Aski da! Nazkatuta, amorratuta eta haserre gaude! Elkarretaratzeetan parte hartzeko deia egiten dugu. Adi! (...)
Opinion

25 mai, journée de mobilisation unitaire

CADE / ELB / ELB Gazte / Lurzaindia / Nahi Dugun Herria / Réseau OSTIA - Devenu emblématique, le dossier Marienia est un défi pour tout le Pays Basque nord dans la lutte contre l’artificialisation des terres agricoles. 2024, sera-t-elle l’année de l’abandon du projet destructeur de Bouygues sur ces terres nourricières ? Cela dépendra de notre capacité collective de mobilisation et d’organisation. Il est clair qu’il faudra une mobilisation puissante pour arrêter le projet de la multinationale.
Dans l’attente des décisions judiciaires sur la modification du PLU et le permis de construire, après l’emballement politico-médiatique ayant suivi la mobilisation tonitruante des paysan.nes et la chute malencontreuse du maire de Kanbo, les structures impliquées dans ce combat organisent une journée de mobilisation le samedi 25 mai à Kanbo sur le thème « Ensemble jusqu’à l’arrêt du projet d’artificialisation ». (...)