Euskaltzaindiaren adierazpena Frantziako agintariei
Euskararen Akademiaren aburuz, onartezinak dira, ikasketak euskaraz egiten ari diren ikasleek bi azterketa horiek euskaraz osoki egin ditzaten, Frantziako Administrazioak paratzen dituen trabak eta, ikasleen aukera berdintasuna urraturik, hondarraldian gibelera egin dituen urratsak. Euskaltzaindiaren iritziz, biziki onartezina da jarrera hori, are onartezinago aniztasuna horrenbeste goraipatzen duen eta, estatuek berezko hizkuntzak babesteko xedez, eginahalak egin ditzaten aldarrikatzen duen Europan.
Afera horretan, Euskaltzaindiaren Zuzendaritzak Frantziako herri-erakundeei eskatzen die brebeta eta baxoa azterketak euskaraz egiteko engaiamendua hartu eta hori segurtatzeko baliabideak jarri eta urratsak egin ditzaten. (...)