AHT faraonikoaz

Euskal Herriaren Mendebaldeko hiru hiri nagusiak lotuko dituen trenbide faraonikoa aitzina doa, baina mantso eta ez urrats segururik emanez. Aurrekontuetan aldaketa asko izan ondoren, eta hasieran aurre ikusitako egitasmoak ezin errespetatuz, noiz bukatuko den eta azken kostua zenbatetan izanen den jakiteke gelditzen dira bai arduradunak, baita ere dudarik gabe euskal herritarrak.
Europako kontinentean ez da zalantzazko egoera honetan gelditzen den proiektu bakarra, Euro Erreaktore Nuklearra egoera berdintsuan baitago.

Langabezia nola neurtu?

Europako estatu bakoitzean hitz askoren jarioa eragiten dute hilabete guziz herritargoari azaltzen zaizkion langabeziaren estatistikek, bereziki Frantziako Estatuan, azken bost urte haietan, lehendakarigai oraindik zegoenean, Hollande jaunak langabeziaren kurba goitik beherea jarriko zuela hitz eman zuelako.
"Pole Emploi"-ak emandako datuen beharrean lan egiteko gai diren zerrenda oso-osoa ukan behar genuke oinharrizko erreferentzat; horiek dira ikasketak bukatu dituzten eta erretiramendua hartzeko eskubidea duten adinen arteko herritar guztiak. Adinen gune hori 16 urteetatik 65 urteetaraino heda daiteke gutxi gorabehera, baina eskola bukatzen duten eta erretiroa hartzen duten adinatik naski badoa.

Euskal Herriko karrika izenak

Polemika bat sortu da joan den astean Hegoaldean, PP-ko kide batzuek euskaldun edo euskotar ospetsu batzuen izen-deiturak Euskal Herriko kaleetatik ofizialki kendu nahi zituztelarik. Ezabatu nahi zituzten abizenak ez ziren hala ere arruntenak: Sabino Arana Goiri, Tomas Zumalakarregi, eta Dolores Ibarruri baitziren.
Zumalakarregik Euskal Herriaren Foruak defenditu zituen Espainiatik heldu liberalkeriaren kontra; Arana Goirik lehen aldiz euskal arazoa estrategia nazionalista baikorren arabera aurkeztu zuen: bere garaian Ameriketan eta Europan sortzen ari ziren nazionalismo askapen ikurren arabera alegia. Abertzalea ez zen Dolores Ibarrurik, Euskadi eta Espainiako alderdi komunisten oinarriak ezarri zituen, bere garaian halako ibilbide politiko bat emakume baten gogoan sortu izana gauza ohargarri bat izan zela azpimarraturik. Behin eta berriz Espainiako gobernuan daudenen trikimailu antieuskaldun bat ikusi behar da lege proposamen honetan.

Bake negozioez

Gaur egun ikusten ditugun gertaera latzekin bakegintza gauza garrantzitsua bihurtu dela ohartzen dira zenbait gobernu eta politikari. 1990-garren urtean bloke komunistaren bukaera gertatu zenean, denbora luzerako bakea lortu genuela usten genuen, bereziki gerla hotza eta bigarren munduko gerla ezagutu dugunok.
Lehenagoko arazo zaharrek oraindik irauten dutela eta arazo berri eta larriagoen sortzearen lekukoak gara.

EAJ, PP eta hauteskundeak

Aste buru honetan Hego Aldetik etorritako bi berri garrantzitsuk nire arreta piztu zidaten: PP alderdiak EAJ-ak harekiko elkartzea uko egitea deitoratu izana alde batetik, eta Espainiako Alderdi Sozialistak Rajoy jauna berriz Espainiako lehen ministroa izan dadin baimendu izana bestetik.
Lehengo kasuan PP-a ezinezkoa den irtenbide baten xerkatzen ari zela argi eta garbi ikusten da. Hain zuzen ere, abertzalea ez den alderdi batek nola egitasmo komun bat egin lezake abertzalea den beste alderdi batekin? Honetaz gainera, oso "periltsua" dakusa PP-ak EAJ eta EH-Bildu jaurlaritza berriaren osa dezaten.

Hauteskundeak eta erasoak

Espainiako Estatuan, Francoren diktadura bukatu zenetik, Euskal Herriko hauteskundeetan ETA- ren guduka armatua eta "indarkeria" onartzen zuten alderdi eta politikarien legezkotasuna izan dira ardatz nagusiak.
Duela bost urte ETAk sueten deklarapen bat egin ondoren eta desarmatze prozesua egiten hasten zenetik, erabakitzeko eskubidea eta alderdi berrien sortzea dira gai nagusiak bihurtu; esan gabe doa Kataluniak demokratikoki independentziarako hasitako bideak nazio arazoa inoiz baino azkarrago jarri duela Espainiako Estatuan, baita Europa osoan ere, beste botere guztiek gutxi aipatzen duten arren.

Besta eredu berria?

Frantziako Estatuan Daeshek egindako atentatu basatien karira - Nizakoa bereziki - Baionako Bestak debekatzear zegoen Paueko prefeta jauna. Hala ere, hainbat herritan bestak egin dira Frantziar Estatuaren barnean, bereziki Mendi Marzanen, eta Lapurdiko kosta aldean udatiar andana bat biltzen ari da udazkena arte.
Daesh-eko erahiltzaileek badute zoritxarrez jendea izutzeko toki franko. Finean ekimen batzuk kendu edo murriztu arren, ospatu dira Baionako Bestak aurten ere.

Gure mendiak zain ditzagun

Leku askotan bezala, Euskal Herrian mendiak jende gero eta gehiago liluratu eta hel arazten du. Ibilaldiak, mendiko txirrindularitzak, korrikazko lasterrak (Euskal trailak), dagokion aroan ehizak jende saldoak eramaten dituzte Euskal Herriko bazter oihantsu eta orlegietarantz.
Ea bazterrak hasieran aurkitzen ditugun bezalaxe uzten ditugun gure ondotik etorriko den taldea eta lekuaren jabea errespetatzeko griñaz.

Ikurriñak, Eurovision-ean ezin

Urtero Eurovisionek antolatzen duen kantu sariketa dela-eta, polemika bat sortu da joan den astean munduko zenbait bandera kantaldian debekatu izanagatik. Berrietan jakin dugunaren arabera, horiek dira banderak: Kosovokoa, Nagorno-Karabajangoa, Krimeako biak, Palestinakoa, Transnestriakoa, Zipre Iparraldekoa, Donetsekoa, Daesh erakundearena eta Euskadikoa.
Begien bistara lehen lehenik datorkiguna, zerrenda horren heterogeneitatea eta logika eskasa ditugu: horretan agertzen dira, hain zuzen ere, duela denbora gutxi independentzia onartu zaion nazio batekoa (Kosovokoa), beren hizkuntza, kultura eta nortasuna zaindu nahi dituzten nazioetakoak, (Krimeakoa, Euskadikoa), Nazio konkistatzaileek ezarri dituzten kolonen biztanle multzoenak (Krimeako bat; Donetsekoa;Transnestriakoa eta Ipar- Ziprekoa) lurralde batean geratu nahi izateari euste dion biztanleriarena (Nagorno-Karabajangoa, Palestinakoa) eta erakunde fanatiko islamistarena (Daesh-arena).