Opinion
Burujabetza Euskal Herriarentzat
Aurtengo Aberri Eguna heldu da eta EH Baik Azkainen ospatzeko deialdia luzatzen du. Duela bi urte, konfinamendu betean, etxetik ospatu genuen Aberri Eguna; iaz berriz, plazetan kantatuz egin genuen bat Euskal Herria Bateraren ekimenarekin. Covid-19ak eragindako askotariko krisiak egitate bat utzi du beste behin ere agerian: erronka sozial, ekonomiko, klimatiko eta kulturalei aurre egiteko, burujabetza behar du Euskal Herriak.
Bi urteren ondotik, elkartzeko momentua dugu. 12:00etan, manifestaldia izanen dugu, ondotik ekitaldia. 13:30tatik goiti berriz, herri bazkaria, taloak, ostatua eta txarangak. Euskal Herriaren burujabetzaren alde garen guziok indarrak biltzeko eguna izanen da Azkaineko hitzordua. (...)