Comprendre
Look Up Manifestaldirako deia
Aste bakar batzuk falta dira lehendakaritzarako hauteskundeak egiteko. Alta, larrialdi klimatikoa eta justizia soziala eztabaidetatik kanpo gelditzen dira. Agintzen gaituztenei lehentasunen ordena gogorarazteko garaia dela azpimarratzen du Bizik bai frantses Estatu mailan eta bai ere Euskal Herrian!
Klimarentzat arriskutsuak diren hautagaien aurrean, Elkarte ekologistak Baionan hitzordua finkatzen du martxoaren 12an, larunbatez, 15:00etan tren geltokian, "Look Up" manifestaldiarentzat... klima eta justizia sozialaren gaiak eztabaida politikoaren erdigunean izan behar direla gogorarazteko. Manifestalditik landa, Paul Neau-k Négawatt egitasmoa aurkreztuko digu klima eta energiaren erronkak aintzat hartzen dituen jendarte iraunkor, zuzen eta erresiliente baten bidean. (...)