Solidarités
Bake Bideak eta Bake Artisauek euskal presoen alde 2022ko urtarrilaren 8 hontan antolatu duten manifestaldia Baiona haundiko hiru puntu ezberdinetatik abiatu da, arratsaldeko 3ak pasatxoan: Laugatik, Euskaldunen plazatik eta Réduit plazatik. Hiru zutabe osatu dira, horietatik bi Joaldunek animaturik. Zutabe bakoitzaren hasieran, ekimen ezberdinetan parte hartuko duten lehen ekintzaileak ikus zitezkeen kamiseta urdinekin. Hiru zutabeak San Andres plazan elkartu dira, eta ekintzaileak taula gainera igo dira, 2000 pertsonatik gora bildu dituen manifestaldiari bukaera emanez.
Bake Artisauen helburua argia zen: blokeatua den fase batetik fase eraginkor berri batera pasatzea, «hurbiltzen diren hauteskunde presidentzial eta legegileen karietara, Estatuaren maila gorenean entzunak izateko gisan».Gomita bat luzatu dute, otsailaren 18ko data berriarekin. Lehen ekintza bat burutuko da, engaiatu diren hamarnaka ekintzailerekin.(...)