Opinion
Tetele-lana
Enbata Hilabetekariko Sar Hitza - Telelana hitza ikasi dugu aste hauetan. Lehendik ere bazegoen hitz hori, eta distantziaz lan egiteko aukera ere ari zen gero eta gehiago zabaltzen, baina pandemia aroak jende andanarentzat bihurtu du etxea lantoki edo ikastetxe. Konfinamendua fasez fase bururatzen ari den honetan, oraindik ez dakigu telelana epe mugatu horretakoa izanen den ala, batzuek uste duten bezala, gure ohituretan errotuko den.
Ikusirik zenbat baliabide tekniko zeuden lehendik prest (Google meet, Zoom, Skype etab.) bilkura digitalak egiteko, eta beste zenbat tresna lanak etxetik egiteko, dokumentuak etxetik izenpetzeko eta abar, pentsatzekoa da mundu digitalaren aroaren zabalkundea ez dela bat-batekoa izan. Pandemiak bizkortu du, baina horretara prestatzen ari gintuzten. (...)