Opinion
« Euskal kulturaren presentzia handitzea eguneroko bizitzan eta gure baitan »
"Eta etorkizuna... hemen balitz?" proiektuaren zabaltzeko 5 000 liburuxka urririk eskuragarri izanen dira Ipar Euskal herriko okindegietan, saltegi ezberdinetan, elkarte eta kirol egoitzetan, eta berriz idekiak izanen diren bezain laster ostatuetan. Marie Cosnay eta Txetx Etcheverry-k egin testu batez eta Magali Etcheverria-k egin irudietaz osatua den libruxka honen ezagutarazteko "Bihar" kantua ere sortu du Jurgi Ekizak.
Enbata.Info-k hainbat galdera luzatu dizkio Jurgi Ekiza, euskal kantagintzako kide aktiboari pandemia garai honek kultur munduan sortzen duen egoera eta gogoetei buruz. (...)