Comprendre
Ostiralean, urtarrilaren 26an, 19:00tan EH Bai-ek Uztaritzeko Lapurdi gelan antolatzen du mintzaldi publiko bat Kataluniako egoera ulertzeko. Eduard LOPEZ (ERC-eko idazkari ordea), Mireia BOYA (CUPeko diputatu ohia) eta Jordi VERA (PDeCAT-etik) hor izanen dira beren lekukotasunen emaiteko. Konferentzia frantsesez izanen da, sartzea urririk delarik. Izena emaitea harremana@ehbai.eus-en gomendatua da.
Azken hilabeteetan, Katalunia aktualitatearen lehen lerroan egon da. Joan den urriko erreferendumetik abenduko hauteskundeak arte, egunez egun segituak izan dira 7,5 milioi biztanledun herri hortarik etorri berriak. Jarraian atxemanen dituzue hitzaldiari buruzko xehetasunak, bai eta ere Enbata.Info-n Kataluniako prozesu soberanistari buruz argitaratu hainbat artikuluren loturak. (...)