Euskarari bizi publikoan merezi duen tokia emateko Xarta

Euskal Konfederazioa - Uztailaren 15ean aurkeztu herriek beren eginbeharrekoak zintzoki betetzen zituzten bitartean (Xartako 35 engaiamendu bederen hautatuz eta Auzapezari Xarta izenpetzeko baimena emanez herriko kontseiluetan deliberoak hartuz), Euskal Konfederazioak eta Itsasuko hautetsiek Xartaren aurkezpena egiten segitu dugu, herriz herri.
Horrela, herri gehiago animatu eta gaur egun 45 dira Xarta izenpetzea onartu duten herriak! Euskara lau haizetara zabaltzeko abenduaren 3ko eguna berezia izanki, garrantzitsua iruditzen zitzaigun parada baliatzea oroitarazteko euskararen berreskuratze prozesuan lurralde kolektibitateek duten funtsezko rola eta, bistan dena, Xarta ofizialki izenpetzea erabaki duten 45 herri horien lana goraipatzeko! (...)

Amaren Sua

PATXI SAEZ BELOKI soziolinguista eta Euskaltzaindiko Sustapen batzordeko kidea - Abeduaren 3a den Euskarararen Nazioarteko Egunaren karietara - Munduko herri eta hizkuntza guztiek irudiak, sinboloak eta metaforak sortzen dituzte bizi dutena eta gertatzen zaiena adierazteko. Hain zuzen ere, gizakiek sortutako esanahi, irudi eta sinbolo horiek osatzen dute munduko herrien kultura eta, azken batean, sortzen dituzten metafora horiek —irudi horiek— bizi duten egunerokotasunaren azalpen sinbolikoak dira.
Euskararen hiztun-herriak baditu bi sinbolo, baditu bi metafora bikain, bere herri-egoeraren berri ematen dutenak: Aitaren Etxea eta Amaren Sua. (...)

Hitzez ekiteko garaia

Joan den azaroaren 20an, 2022ko azaroaren 18tik abenduaren 2ra iraganen den 3. Euskaraldiaren aurkezpena egin da Iruñean, Euskal Herri osoko euskalgintza, entitate, batzorde eta erakundeetako ordezkari talde zabal batekin.
Euskararen inguruko ekimenek protagonismoa izanen dute 2022 urtean, berriki aurkeztu den 22. Korrika dela eta. Urte garrantzitsua izanen da herriz herri antolatuak diren euskaltzale sareak antolatzen eta indartzen segitzeko. Euskaltzaleen urtea izan behar da 2022 urtea, hitzez eta ekimenen bidez euskararen aldeko giro sozial indartsu bat berraktibatzeko eta ariketa sozial eraldatzaile indartsu bat egiteko urtea. (...)

A quoi sert une langue ?

Michel Feltin-Palas - Si elle permet notamment de transmettre une information et de trouver un emploi, toute langue est aussi et avant tout un objet de culture et un moyen de penser différemment.
(...) toute langue est une richesse et toute standardisation culturelle une régression. (...)

Urtaroa, euskarari esker berriz elkartzeko

Aurtengo euskararen Urtaroaren karietara, ehun bat gertakari antolatuak dira, azaroaren 19-tik abenduaren 3-ra, euskarari esker berriz elkartzeko parada emanen dutenak!
Euskal Elkaroaren, Herriko Etxeen eta elkarteen lankidetzari esker, ehun bat hitzordu antolatuko dira hamabost egunez: ikuskizunak, hitzaldiak, erakusketak, tailerrak, jokoak, bisita gidatuak, mendi ibilaldiak… Jarraian egitarau osoa deskubrituko duzue. (...)

Ramuntxo Camblong

Ipar Euskal Herrian euskalgintzan, euskal kulturaren alde, kooperatibismoan eta politikan jarduera handia eta zabala izan duen Ramuntxo Camblong 82 urte zituela zendu da, azaroaren 12an. Lapurdiko euskaltzalea, ingeniaria, besteak beste, Seaskako sortzaileetako bat izan zen, euskaltzain urgazlea eta EAJren Ipar Buru Batzarreko presidentea.
Jarraian Jean-Louis Davant euskaltzain emerituak Ramuntxo Camblong-en profil langile eta porrokatua azpimarratzen digu eta Ipar Euskal Herriko ahozko memoriaren Mintzoak atalak haren ibilbidea, ahozko zonbait lekukotasun lagun. (...)

Le maire RN de Perpignan veut bloquer l’installation du collège-lycée catalan

La Bressola, équivalent de Seaska en Catalogne, voulait acheter le monastère Ste Claire à Perpinya. Louis Aliot, maire Rassemblement national de la ville, s’y oppose en faisant valoir son droit de préemption.
Le 23 octobre, 3000 Catalans défilent dans les rues de la cité pour exiger l’ouverture du futur collège-lycée d’enseignement catalan en immersion. (...)

Nostalgiaz

Gaur egun engaiatzen den gazte abertzale batentzat zer balio du iraganeko borrokeri so egotea gaurko eta gerorako jokabideak marrazteko?
Iragana kopiatzeak gaurko gazteria nekez lagunduko du burujabetza eta aldaketa sozialerako bideak idekitzen. Akats larria iruditzen zait, indar harremana estatuaren aldekoagoa zen garaietako diskurtso, iruditeria eta praktika militanteak ez gaurkotzea edo mimetismo hutsez berreskuratu nahi izatea. (...)

Historia ez da gelditzen

Duela hamar urte, 2011ko urrian, ETA euskal erakunde armatuak aldarrikatu zuen bere gudukari amaiera ematen ziola, eta ondotik hitza bete du ekintzarik ez eginez, gero Iparraldeko Bakegileen arartez bere armak Frantziako poliziaren eskuetan utziz, azkenean bere hautuz osoki desagertuz.
Alta bada ETAren historia ez da hor bukatu. (...)