Abertzale, euskal kultura zainduz eta garatuz

ENBATAk 60 urte - Pantxoa Etchegoin - Kultura alorrean, erran gabe doa azken 60 urte hauetan, abertzale mugimenduak xendra, bide eta autobide frango iragan dituela, euskararen transmititzeko eta euskal kulturaren zaintzeko bezainbat garatzeko.
Ez ditut hemen aitzinamendu guziak aipatuko, luzeegi bailitzateke, bainan ez ditut ahanztekoak ene abertzaletasuna finkatu zuten mementoak... (...)

Eta bakantzak euskotan pasatzen bazenitu?

Turismoa gizartearekin batera garatzen da, eta gaur egun turistek eskaintza eko-arduratsuak, giza esperientzia aberasgarriak eta ez ohizko tresna berritzaileak nahi dituzte, mugikor bidez eskuragarriak. Eskualdeko Kontseiluko «Akitania Berriko turismo berritzailea» programa eta Euskal Hirigune Elkargoaren susteguari esker, eta AaDT eta turismo bulegoekin elkarlanean, Euskoak, Europako tokiko moneta haundienak, astelehenean, uztailaren 6ean, «bakantzak euskotan » operazioa martxan jartzen du.
Tresna original horrek trantsizio ekologikoan eta ipar Euskal Herriko lurralde garapen orekatuan parte hartzea proposatzen die turistei, erabiliko duten euro bakoitza, lurraldean egoiten delako, eta horren bidez zirkuitu laburrak garatzen baitira eta beraz ingurumena zaintzen. (...)

Mattin Larzabal Euskararen zerbitzari

Dans la sérénité, Mattin Larzabal s’est éteint le 2 juin, à l’âge de 69 ans. Issu d’une humble famille de paysans d’Aiherra —Grania etxea— il s’engage tout juste bachelier dans le groupe Amaia, puis à Mende Berri dont il est un des piliers pendant plus de 10 ans. (...)
Plusieurs personnes que Mattin a côtoyées sa vie durant, ont accepté de témoigner dans nos colonnes. Qu’elles en soient remerciées. Jarraian, J.L. Laka-ren bertsoa. (...)

Mattin “zurkaitza” gogoan

Jon Casenave - Mattinen ohoretan, joan den asteazkenean Euskal irratietan izan den emankizun batean, Luzien Etxezaharretak erran du Mattin « zutabe » bat bezala ikusten zuela, erreferentzia eginez Euskal irratien sortzearen inguruko garai zailari. “Zutabe” hitz horrek beste bat erakarri dit burura.
Mattin, “zutabearen aintzineko garaian” ezagutu nuen. Garai hartan enetzat izan dena hitz batez biltzekotan, “zurkaitz” hitza erabil nezake. Landare gaztearen laguntzeko eta bideratzeko egina da zurkaitza eta hori izan da Mattin enetzat eta, dudarik gabe, ni bezalako ikasle gazte askorentzat. (...)

Mattinen azken irriñoa

Beñat Oihartzabal - Mattin Larzabal hil zaigu! Ene belaunaldiko euskaltzale eta duela mende erdiko euskal miltanteentzat berri hitsa. Zinez, hitsa!
Orok estimatzen eta maite genuen laguna baitzen Mattin. Gizon lagunkin, ele oneko, auzi eta kalapita alferrikakoen etsai, euskarari eta sorterriari errotik atxikia, beti prestik zagon hauen alde zerbaiten egiteko: galbidetik jalgiarazteko, eta alde bat hondatzetik edo osoki bestelakatzetik begiratzeko. (...)

Milesker bihotzez Mattin

Pantxoa Etchegoin - Duela 45 urte ezagutu nuen Mattin, Donibane Lohizuneko Harriet-Baita eskolan. Ni orduan barnetegian izanki eta, gure gaueko zaindaria zen. Zaindari atsegina, bihotz handikoa eta euskaltasuna gure baitan hazi zuena. Mattinetaz dudan lehen oroitzapena hauxe da : 1975eko azaroaren 20ko goizalde hura ! Gu orduan jeikitzen ari eta, ikusten dugu Mattin guregana heldu zafra-zafra eta irri eder bat ezpainetan : « Franco hil da ! ». (...)
Milesker bihotzez Mattin egin duzun guziarentzat. Zuk erein haziak euskal baratzetan gaindi luzaz ondu daitezela. (...)

Bizi guzi militante

Ez naiz oroit nola ezagutu nuen Mattin: garai haietan hain abertzale eta euskaltzale guti ginen non denek elgar ezagutzen baigenuen. Denetan beti berak ginen. Gaur, zenbaitek ez dakite nondik heldu giren! Bainan oroit naiz Uharten nintzelarik, Mende Berri-k muntatu bi ikastalditarat deitu ninduela, irakasle bezala: bat Baionan, geroago hubiletik ezagutu behar ginuen Passemillon karrikan, bestea Behaxkanen antolatu barnetegi batetan.
Hitz batez, bizia bestentzat eman duen militanteetarik izan da, seminarioan sartzea hautatu zuenetik: eta Mende Berri, ikastaldiak, Lauburu, Gure Irratia, Santandreko giristinoak eta bestetan gaindi. (...)