Euskararen egoera eta geroa Ipar Euskal Herrian

Battittu Coyos, Euskaltzaina - Artikulu honen helburua da lehenik laburzki erakustea zertan den euskararen egoera Ipar Euskal Herrian, bereziki botere publikoek egiten dutena eta egiten ez dutena azalduz.
Bestetik, ikustea nola Euskal Hirigune Elkargo berriaren (Euskal Elkargoa) sartzea joko horretan, parada baliagarria izan daitekeen urrats garrantzitsu bat egiteko euskararen berpizteko bidean. (..)

Portes ouvertes à l’euskara

Le samedi 10 mars, en matinée, comme chaque année à la même époque, les 31 ikastola maternelles du réseau Seaska ouvrent leurs portes et invitent les familles intéressées à venir visiter les locaux, et rencontrer les enseignant(e)s et les parents d’élèves.
Ce sera pour tou(te)s celles et ceux qui souhaitent que leur enfant apprenne en basque, (ou qui ne se sont simplement pas encore décidé(e)s), l’opportunité rêvée d’obtenir tous les renseignements relatifs à la scolarité en ikastola : la pédagogie utilisée, les effectifs à taille humaine, le suivi éducatif, les frais de scolarité, l’intégration des parents non bascophones, le service de garderie du matin et du soir, le retour à la semaine des quatre jours (votée en assemblée générale en janvier dernier). (...)

Minority Safepack ekimenak zure sinadura behar du

Inaki Irazabalbeitia - Europan 80 bat jatorrizko hizkuntza mintzatzen dira. Horietako batzuk ofizialak dira eta beste batzuk ko-ofizialak, baina gehienek ez dute estatus ofizialik. Ondorioz, Europako hizkuntza askok ez dute babes legalik eta arriskuan dago beraien biziraupena.
Europako Batasunak gutxiengoen hizkuntzak eta kulturak babesteko lege-garapen eta neurri minimo amankomun batzuk antola ditzan, Europako hainbat gizarte-eragilek 'Minority Safepack' izeneko herritarren ekimena bultzatzen ari dira. Ekimenak 1.000.000 bat sinadura bildu beha ditu Batasuneko 7 estatu desberdinetan gutxienez 2018ko apirilaren 3a baino lehen eragina izan dezan. Ekimenaren alde sinatzera gonbit egiten dizuet. Porrot galanta izango litzateke 1.000.000 sinadura horiek ez lortzea. Erraza da, Internet egin baitaiteke helbide honetan: www.minority-safepack.eu/main/index.(...)

Telefona eta Wi-fi arrenkura…

Mixel Etxekopar - Lehen Frantziako herri euskalduna ginen eta orai Euskal Herriko herri frantsesa gira.
Nor giren jakiteko behar gorria dugu. Nor giren izateko behar gorria dugu. Bena nor honek euskara galdu düanetik uduri zait galdu düala ipar orratza. Iparra ez dugu galdu, harek deiku irabazi, harek gutu garaitu. Eta garaipenak suposatzen du zerbaiten galtzea. Gure kasuan hebenko mintzajeen galtzea. (...)

Hau ez da…

Enbata Hilabetekariko Sar Hitza - “Hau ez da Frantzia, hau ez da Espainia; Euskal Herria da!”. Oroitzen, duela hamarkada pare bateko lelo eta kantu hartaz? Beldurtzeko da ez ote den itzuli behar orduko oinarrizko ikasgai hartara, ohartzean zenbateraino sartua den “hemen Espainian” edo “nazional mailan” (Frantziaz aritzean), zenbat begiratzen zaion Frantziako politikari, zenbat aldiz ematen diren Espainiako datuak EAEkoekin konparatzeko, nahiz eta “Estatu mailan” erran, zein etxeko ditugun Espainiako edo Frantziako erreferentziak…
Aldi berean, Euskal Herri osoa aintzat hartzen duten datu eta berriak biziki bakanak dira. Egunerokotasun horrek eragiten du biziki barneratua dugula Euskal Herria Espainiako edo Frantziako eskualde bat dela. Naturala balitz bezala. Hori islatzen da gaur egungo estrategia politikoan ere. (...)

Aurten otsail ostegunetan

Aurten ere lau ostegunez hitzaldi solasaldiak antolatzen ditu Amikuzeko Zabalik Elkarteak. Donapaleuko Auzitegi karrikan den auzitegi ohiko Herri elkargoko bilkura gelan iraganen dira ostegun arratseko 8ak30etan aldi bakotx.
Jarraian gaualdien egitaraua laburzki emana atxemanen duzue. (...)

Quand les promoteurs écartèlent… l’euskara

Non seulement les promoteurs immobiliers se délectent à faire leur beurre de chaque parcelle de terrain encore libre, mais ils ne s’arrêtent pas en si bon chemin.
En effet, l’investisseur étant attiré par ce petit pays verdoyant où l’indigène chante et danse toute la journée au pied des montagnes, il faut bien l’appâter par du pittoresque. A ce titre, la lecture en ligne des plaquettes immobilières est à conseiller à quiconque dispose d’une petite demi-heure à tuer ; elle est édifiante de racolage et de lieux communs folkloristes. Mais ce qui saute aussi aux yeux, c’est les noms des programmes immobiliers en question. (...)

Independentzia, ekialdetik ere

Enbata Hilabetekariko Sar Hitza - Herri elkargoaren sorrerarekin, ziklo bat bururatu da. Beharbada mementoa etorria da euskal estatu baten ideia hedatzeko, halako proiektu bat lantzeko eta herritarren artean zabaltzeko. Herri gisa dena dugu galtzeko Frantziak eskaintzen duen menuarekin. Dena irabazteko askatasunarekin.
Jendeak harriduraz hartuko duela? Hastapenean, hain segur. Baina harriduratik lortzen da jendearen gogoetak aldatzea, pentsamenduak mugitzea. (...)