Lurraldeen mespretxuaren erabaki eder bat
Estadoa tematzen da Baionako Herria eta Euskoa trabatu nahiz. Pirineo-Atlantikoko Prefetak dei egin du, joan den ortziralean, Paueko Auzitegi Administratiboko jujeak hartu erabakiaz. Baionako Herriak eta Euskoak hitzarmen bat izenpetu dute Herriak ordainketak euskotan egiteko boluntario diren hautetsier, elkarteer eta enpreser. Paueko jujeak hitzarmen horren legalitatea baieztatu zuen.
«Dei horrek borroka politiko baten eramaiterat behartzen gaitu. Euskoa trantsizio ekologikoaren alde eta bertokiratzearen alde den etorkizun handiko proiektu bat da eta gobernuak oztopatu nahi du, Paueko Auzitegiko erabakiaren ondotik kontrarioa espero zelarik. » damutu da Xebax Christy, Euskal Moneta elkarteko lehendakaria. (...)