Jendarte iraunkorra, kultur eta hizkuntz aniztasunaz

Hizkuntzaren ekologia edo ekolinguistika hizkuntzalaritza eta ekologia uztartzen dituen korrontea da. Osagai sozialez gain ingurumenaren eragile batzuk ere aztertzen ditu. Ekosistemetan eragina duenak hiztunengan eta beraz hizkuntzetan ere eragiten duelako.
Azaroaren 30ean, Baionako Euskal Erakustokian, Bizi! mugimenduko “Euskaraz Bizi!n” lan taldeak gomitaturik, Belen Uranga Soziolinguistika Klusterreko teknikariak jorratu du “hizkuntz aniztasun jasangarria”ren gaia. Jarraian aurkituko dituzue hizkuntz-ekologiaren adituak Alda!ren galderei ekarri dituen erantzunak. (...)

Etorri den hizkuntza borrokaz

Duela hogei urte, gutxi gorabehera, desagertu zen EGUNKARIA aldizkarian "Datorkigun gerla" izenburuko artikulu bat idatzi zuen Xabier Kintanak. Euskal Herrian bereziki, eta Iberiako beste nazioetan orokorki etortzen ari zen hizkuntzen arteko borrokaz ari zen.
Duela egun batzuk ABC kazetan irakurritakoak gerla hori hasi dela argi eta garbi frogatzen digu: "Gaztelera ehortzi nahi duen legea presaka onartu nahi du Sanchez-en gobernuak." dio artikuluaren izenburuak ("El Gobierno de Sanchez quiere aprobar con urgencia la ley que entierra el castellano"). (...)

Question de cohérence

Cherchez l’erreur : une femme au comptoir, Enbata dépassant de son sac, sortant un billet de 5 euros pour payer son café. Ou encore : un jeune homme remplissant un chèque bancaire pour payer ses courses dans une épicerie bio. Ni l’un ni l’autre n’utilise l’eusko dans ses achats du quotidien. Ils sont pourtant sans aucun doute d’accord avec le projet de l’Eusko, qui est de construire un Pays Basque plus écolo, euskaldun et solidaire.
Payer en euros quand on pourrait payer en eusko devrait bientôt devenir, parmi les militants, et au-delà, aussi choquant que jeter un papier par terre ou organiser une fête avec des verres jetables, et non des basoberri. (...)

Euskararen gibelatzea

PATXI SAEZ BELOKI - Euskarari hizkuntzakeriaren pozoitik eman izan zaizkion eztenkada mingarrienak inperialismo linguistikoaren botere egituretatik etorri izan zaizkio.
Eztenkada horiek etengabeak izan dira historiaren joan-etorrian, baita gaur egun ere. (...)

Irakasle eskasia eta frantsesa

Enbata Hilabetekariko Sar Hitza - Urterokoak dira Frantziako Hezkuntzaren eta Seaskaren arteko kalapitak, lanpostuen harira. Aldi berean, Frantziako ikuskari akademikoek diote sare publikoan falta dutela euskaraz irakasteko gaitasuna duen jendea, gero eta handiagoa den eskaerari aurre egin ahal izateko.
Ahalkerik gabe erraten dute euskarazko irakaskuntza zabaldu behar dela, baina ez dagoela irakaslerik, ohartu gabe edo kontuan hartu gabe Bidasoaren bestaldean ehunka gazte daudela irakasletza ikasketak egin dituztenak eta oraino lanik gabe daudenak. (...)

Larreola

Eztabaida eta protesta asko sortu dira duela guti Larreolako (edo La Rioja-ko) sozialistek herrialde horren autonomi estatutua aldatzekotan "Euskara Larreolako ondasun bat" dela aipatu nahi dutelako.
Bertan alderdi abertzalerik ez izanik, oso harrigarria da, hain zuzen ere.(...)

Euskaraldiaren indarra

Patxi SAEZ BELOKI - Gure gizarte elebidunean, eta gurea bezalako ahuldutako hizkuntza duten gizarte elebidun guztietan, horixe gertatzen da: erdaldunek erdaraz egiteko duten nagusitasunetik beren hizkuntza eskubideak aldarrikatzen dituzte, baina euskaldunek euskaraz egiteko duten eskubideari buruzko ardurarik hartu gabe eta horretan daukaten erantzukizuna kolkoratu gabe. Lagun hurkoaren askatasun eskubideaz arduratuko balira, euskaldunok erdara ulertzen dugun neurri berean ulertu beharko lukete erdaldunek euskara. Argi eta garbi mintza gaitezen: erdaldun asko, euskararik ulertu gabe, euskararen gor-mutuak izanda, pribilegio horrekin, bizi dira gure artean. Eta, pribilegio horretatik, euskara ez ulertzetik, galarazi egiten zaigu euskaldunoi euskaraz egiteko askatasuna. Gizarte demokratiko orotan, askatasuna, herritarrek elkarri aitortutako askatasuna, elkar hartuta eta elkarri errespetua erakutsita baino ezin da hezurmamitu.
Euskaraldiak, azken batean, funtsezko eskubide unibertsaletan oinarritutako gizarte hitzarmena proposatzen du. Gizartearen baitako adostasunetik —askatasunaren eta berdintasunaren sustrai demokratikoetan errotutako adostasunetik— hizkuntzen arteko berdintasun soziala lortzea helburu duen gizarte hitzarmena proposatzen du Euskaraldiak. Hain zuzen ere, Euskaraldia gizarte bereko hizkuntzen arteko berdintasuna lortzeko ekinbidea da; hizkuntzen berdintasunerako gizarte ekintzailetza sustatzeko jarduera. Euskaraldiak, hizkuntzen arteko gizarte oreka lortze aldera, elikatu egiten du ahulezia egoeran dagoen hizkuntzaren aldeko hiztun-hautua. (...)

Euskaraldia Kabaretea

Azaroaren 22an, ostegunean, 18:30etarik 20:00k arte, "Euskaraldia, 11 egun euskaraz" ariketa sozialari Kabareteak hasiera emanen dio. Kantuak, bertsoak, herri antzerkia, pintxoak izanen dira ekitaldian. Horrez gain, belarriprest eta ahobizi izango direnen hitzak, eta euskalgintzako eta herri batzordeetako kideen esperientziak entzungo dira.
Ongi etorria beraz Baionako Glain elkarteen etxerat, Euskaraldiaren hasiera ospatzera memento goxoa pasatuz! Hobe izena ematerat [email protected] helbidera idatziz! (...)

Batua Baionan sortu zen

Euskaltzaindiak bere mendeurrena ospatzen du, eta ber denboran euskara batuaren mende erdia. Karia horretara zortzi ekitaldi aurreikusiak ditu.
Lehenbizikoa Baionan egin du irailaren hamahiruan, herriko etxean. Eta zergatik Baionan ? Hiri horretan egin zirelakoz euskara batuari buruzko lehen urratsak, 1963-1964 ikasturtean. (...)