Elgarrekin, Herria, Burujabetza

Ipar Euskal Herriko Mugimendu Abertzaleak aurtengo Aberri Egunan, Apirilaren 20an, Donibane Garazi lurralde eta xoko guzietatik jindako ahal bezain bat jenderen bilgune izatera deitzen du. Karia horretara, Mugimendu Abertzalearen aniztasuna eta indarra biltzeko deia luzatuz. 
Hara jarraian, joan den larunbatean, otsailaren 1ean, Donibane Garazin egin prentsaitzinekoan  Mattin Etcheverryk eta Ainize Butronek egin hitzartzea. (...)

Biziola, bizitzaren fabrika

Biziola irabazi asmorik gabeko eta gizarte ekimeneko kooperatiba da, Lazkaon (Goierri eskualdea, Gipuzkoa) kokatua. Besteak beste, Goierri eskualdeko herritarrak eta ekonomia sozial eraldatzaileko eragileak saretu nahi ditu, eskualde burujabeago, iraunkorrago eta orekatuago baten bidean proiektu zehatzak gauzatzeko. Bizitzarako funtsezkoak diren ahal bezainbat eremutan burujabeago izateko prozesu eta proietuak garatzea du xede bizitzaren fabrika adieraren laburdura den Biziolak!
Enbataren galderei hainbat zehaztasunekin erantzun die Biziola kooperatibaren bazkide eta Kontseilu Errektoreko kidea den Andoni Mikelarena Urdangarin Beasaindarrak. (...)

Zergatik independentzia garrantzitsua da?

BIDEOA - Zornotzan, Bat Eginez independentziara dinamikaren otsailaren 1eko ekitaldiaren karietara, galdera honi hainbat erantzun ekartzen dituen bideoa zabaltzen du bertako Ernaik.
"Diren gauzen erroak bilatzen ditugu, ez direnak sortzea baitugu helburu. Animatu eta jarrai dezagun herri aske, feminista eta sozialista elkarrekin eraikitzen!" (...)

Bizik legez kanpoko iragarki taula gaitzesten du Senperen

Bizi elkarteak Senpereko herrian den iragarki taula bat gaitzetsi du astelehen honetan, taula horiek publizitatea debekatua den guneetan ezartzen direla agerian utziz. Bestalde, herriarteko tokiko publizitate araudia (hTPA) landua izaiten ari den prozesuaren garaian, Senpereko Herriko Etxeak, izenpetu berri du, ondoko 12 urteetarako iragarkien kopurua handitzeko kontratu berria.
Klima eta jusitzia sozialaren aldeko mugimenduak, herritarrak gomitatzen ditu 01/29tik 02/13ra Euskal Elkargoak antolatzen dituen bilkura publikoetara joatea bertan publizitatearen murrizte handia galdatzeko. (...)

Hegemonia sozialetik politikora

BIDEOA - Xavier Antich Kataluniako Omnium Culturaleko presidenteari Berria egunkariak egin elkarrizketari lotua den bideo honetan, Kataluniako «hegemonia politikoaren alde» berriz lehiatzeko, «hegemonia soziala» berreraikitzea aipatzen da.
Antich-ek independentziaren aldarrikapena bereizi dela bizi baldintzak hobetzeko aldarrikapenetik azpimarratu du bai eta argi luzeak ezarri behar direla, aitzina begiratzeko eta ez «2017an ainguraturik» egoteko. (...)

Quitter ou rester ?

Enbata a décidé de quitter X, plateforme devenue un terrain de propagation de haine et de désinformation.
Si ce choix envoie un message fort contre ces dérives, il soulève aussi une question stratégique — est-ce une victoire pour les idées progressistes ou un risque de marginalisation ? — et nous oblige à investir de nouveaux espaces. (...)

Laborantza herrikoia, gure jendartearen zutabea

EHBaik bere programa politikoaren lehen mintzaldi tematikoa antolatzen du, urtarrilaren 24an, ostiralarekin, 20:00etan Izurako Haize Berri gelan, "Laborantza herrikoia, gure jendartearen zutabea" lemapean. Gisa berean, Peio Dufau EHBaiko diputatuak laborantza lurrak babesteko bere lege proposamena aurkeztuko du.
Terexa Lecumberryk gidatuko duen hitzaldian, Mattin Etcheverry EHBaiko zuzendaritzako kideak eta Peio Dufau EHBaiko diputatuak parte hartuko dute. Mintzaldia urririk da eta deneri irekia. (...)