LAB Sindikatuak Nicolas BORREGA Postako bere lanean berriz hartua izan dadin exigitzen du
Asteazken eguerdi geroztik, LAB bere jarreran mantentzen da eta Nicolas BORREGA Postako bere lanean berriz hartua izan dadin exigitzen du. Astezkenetik gaur arte Postako langile andana etorri zaigu beren sustengua adieraztera. Bestalde, 25-30 labkide inguru pasatu edo/eta egon gira egunero zehar Nicolas lagundu eta babesteko.
Azken 3 egunetan 900 sinadura bildu ditugu ate aitzinean, horietarik anitz postarienak. Egun hauetan LABeko kide berriak egin ditugu eta Baionako postan sekzio sindikal berri bat sortuko dugu.