Ez gaitu abstentzioak kezkatzen
Gabi Daraspe - Frantziar Estatuko alderdi politiko instituzional guztiak kezkatuak agertu dira departamenduko eta eskualdeetako hauteskundeetako lehen itzulian izandako abstentzio historikoaz (Estatu mailan %67 inguru, eta 18 – 24 urtekoen artean %87 inguru). Baina zer da, funtsean kezkatzen dituena?
Oinarrizko arazoa ez da paper puska bat edo bestea bozka-kutxan sartuz ebatziko. Beharrezko aldaketa, langileon antolaketa integral baten eraikuntzatik pasako da halabeharrez, eta hori eraikitzea da gure eginbeharra. (…)