Mixel iparrorratza
Panpi Olaizola - Mixel alde frangotan eredugarria zen. Ni bezalako laborari gazte anitzek ofizio hortan sinestu dugu Mixelek eta bera bezala ELB inguruko beste aitzindari batzuk ildo berriak ideki dituztelako. Jadanik kondatu izan dut kolegio denboran lagun batzuen aitzinean kasik ahalge nintzela laborari seme nintzela errateko eta piskanaka kontzientzia hartu dut ofizio horren zentzuaz eta inportantziaz, noizbait izate hortaz zinez harro izan arte.
Arte hortan zerbait iragan da nere buruan bainan ere gure lurraldean. Laborari batzuk aldarrikatu dute ofizio hori ezinbestekoa zela eta ahal bezainbat lagunekin iraun behar zuela. Bide berriak jorratuz, Mixelekin frogatu dute gure etxalde ttipiek biharamuna zutela eta geroa gure esku hartuz biziaraziko genituela gure baserriak. (...)