Publizitate digitala debekatzeko ekintza
Euskal Herri Aturri Publizitatea geldi Kolektiboa - Gauaren Eguna dela eta, urriaren 9an, larunbatez, Euskal Herri Aturri Publizitatea geldi Kolektiboak iragarki digitalen estaltzea burutu du Baionan, Euskal Kosta Aturri lurraldean horrelako publizitate motaren debekatzea eskatzeko.
Bidarte eta Bokalekoek ez bezala, Angelu, Baiona eta Biarritzeko auzapezek ez dute oraino argi-kutsaduraren kontra borrokatzeko nahikaririk, pantaila horien debekua sartuz gaur egun plantan ezartzen ari den herrien arteko araudian. (...)